Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Pariseko konferentzian, nazioarteko adostasuna du Eusko Jaurlaritzak helburu; «isuri gutxiko ekonomia bat, klima aldaketaren eraginetara egokitua» lortzea da xedea. (2015-12-01(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 01

Adierazpen instituzionala, Klimari buruzko Paris-2015 konferentziaren inguruan.

LABURPENA

Euskal gobernuaren akordio instituzionala.

Oinarritzat 2005 urtea harturik 2030 urterako berotegi-efektuko gasen isuriak % 40 eta 2050 urterako % 80 murrizteko konpromisoa hartu du.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ana Oregi sailburuak Pariseko goi-bilerako hainbat ekintzatan parte hartuko dute

Eusko Jaurlaritzak adierazpen instituzional bat egin du gaur goizean, Nazio Batuen Hitzarmen Esparruaren Aldeen Konferentziaren -COP21- haritik. Adierazpenean, Parisen egingo den Klimari buruzko Nazio Batuen Hitzarmen Esparruaren Aldeen Konferentzian -COP21- nazioarteko adostasuna lortzeko nahia adierazten du, gizarteari isuri gutxiko ekonomia bat, klima-aldaketaren eraginetara egokitua, zehazteko aukera emateko

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak gaur goizean zehaztu duenez, akordio global eta lotesle bat lortzea dute Parisen helburu, karbono gutxi kontsumitzen duten eta klima-aldaketaren agerpen ugariei aurre egiteko prest dauden gizarte eta ekonomietarako trantsizioaren oinarriak ezartzeko.

Euskal gobernuak, sei puntuko akordio baten bitartez, berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko eta klima aldaketaren eraginei egokitzeko ahaleginak areagotzeko premia onartzen du, baita horretarako erantzunkidetasunaren printzipioan oinarritu beharra ere.

Orobat, oinarritzat 2005 urtea harturik 2030 urterako berotegi-efektuko gasen isuriak % 40 eta 2050 urterako % 80 murrizteko konpromisoa hartzen du, Europar Batasunak hartutako eta Klima Aldaketaren Euskal Estrategian jasotako konpromisoekin bat.

Eusko Jaurlaritzak herrialde, eskualde eta hirien arteko lankidetza eta elkarlana sustatzen du, klimaren gaineko nazioarteko ekimen nagusietan aktiboki parte hartzen; horrez gain, garraio jasangarria, energia berriztagarrien garapena, energiaren aurrezpena eta lurraldearen erresilientzia bultzatzen ditu.

Era berean -adierazi du Ana Oregik- Eusko Jaurlaritzak karbono baxuko ekonomia sustatzen du, berrikuntzaren dinamizatzaile gisa, garapen jasangarri eta lehiakorreko eredu berri baten barruan.

Más información

Más información

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau