Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

700.000 euro ondare urbanizatua birgaitzeko. (2015-12-01(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 01

LABURPENA

Ángel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, birgaitze integratuko eremuetako edo hondatutako bizitokietako ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko 700.000 euroko laguntzen deialdia egiteko baimena eman du gobernu-kontseiluak.

Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Udalek eskatu ditzakete diru-laguntzok. Birgaitzeko hirigintza-elkarteek ere eskatu ditzakete, baldin eta udal interesdunaren baimena badute; baita kontzejuren nahiz tokiko bestelako erakunde txikiagoen badute ere, baldin eta jardunak xede duen eremua mantentzeko eta kontserbatzeko erantzukizuna badagokio, eta udal-idazkariak hala egiaztatzen badu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau