Berriak Lehendakaritza
Eu

Iraganeko memoria kritikoari buruzko dokumentu sail bat egitea hitzartu du Eusko Jaurlaritzak EITB-rekin. (2015-12-01(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 01

Erabakia, "Las huellas perdidas" telebista-dokumentala Euskal Irrati Telebistarekin ekoizteko lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena ematen duena.

LABURPENA

"Las huellas perdidas" sailak bost dokumental izango ditu eta 1960tik orain artekoa jasoko du.
Proiektua EITBrekin 2014an izenpetutako akordioan jasotzen da Bake eta Bizikidetza Planean aurreikusita zeuden ekimenen barruan.

Eusko Jaurlaritzak eta EITB erakundeak lankidetzan ariko dira dokumentu sail bat egiteko, hamarkadaka ordenatuta. Sail horren ardatz nagusia izango da iraganeko hausnarketa kritikoa egitea terrorismoa, indarkeria eta giza eskubideen urraketei buruz, 1960.ean hasi eta orain arte.

Proiektu hau aurrera eramateko hitzarmenak gaur Jaurlaritzako Kontseiluaren oniritzia jaso du eta Bake eta Bizikidetza Planean aurreikusitako ekimen bati forma emango dio; zehazki, Sensibilización social y compromiso de los medios de comunicación públicos deiturikoari. Ekimen honen asmoa da bizikidetzarako kultura sustatzea, giza eskubideen duintasunaren, giza eskubideen, printzipio demokratikoen, biktimen elkartasunaren eta gatazken indarkeriarik gabeko kudeaketaren errespetuan oinarrituta.

Testuinguru horretan, Bakea eta Bizikidetzarako Idazkaritzak joan zen urrian esparru-akordio bat izenpetu zuen EITBrekin, erakunde publikoak bakearen eta bizikidetzaren alorrean egin ahal duen ekarpena definitzeko, eta bertan jaso zen, besteak beste, iraganeko hausnarketa kritikoari buruzko dokumentu sail bat egiteko konpromisoa. Horretarako Eusko Jaurlaritzak 75.000 euro emango ditu.

Sailak "Las huellas perdidas" titulua izango du eta bost dokumentalez osatuko da. Dokumental horietan bereziki zainduko da gertatutakora eta testuinguru historikora hurbiltzea, ondo garatutako historiografia tekniko batetik eta zintzotasunez, zorroztasunez, objetibotasunez eta aniztasunari errespetua izanez hurbilduta.

Horretarako, proiektuak Aholku Batzorde Editorial bat izango du, honako hauek kide dituena: Juan Pablo Fusi historiagilea; Mariano Ferrer kazetaria; eta Mari Carmen Garmendia irakaslea eta Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia.

Dokumentalak EITBko kanaletan emango dira eta horiek Euskadiko ikastetxeetan, unibertsitateetan eta liburutegietako sarean banatzeko aukera aztertuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau