Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko jaurlaritza, Confebask eta enpresariak lehiakortasunaren eta klima aldaketaren euskadiko egoerari buruzko txostenaren ondorioak aztertzeko bildu dira.

2015.eko abenduak 01

 

  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila eta Confebask-en ustez, hurrengo urteetarako estrategia egokiena arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza gehiago indartzea da, ingurumena babesteko eta lehiakortasuna handitzen laguntzeko.

 

  • Confebaskek gogorarazi du azken 30 urteetan enpresek egindako ahalegin handiari esker, Euskadi hazkunde ekonomikoaren eta kutsaduraren gutxitze zorrotzaren zirkuluan sartuta dagoela.

 

Bilbao, 2015-12-01

 

Euskadiko enpresen kopuru handi batekin egindako lan-bileran –herrialdeko garrantzitsuenak- izan dira Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Iosu Madariaga eta Confebaskeko Ingurumen Batzordeko presidente Jose Luis López Gil eta Arloko zuzendari Jon Bilbao

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak lehiakortasunaren eta klima-aldaketaren arteko lotura aztertzeko agindutako txostenaren ondorioak aurkeztu dituzte bileran.

Confebasken ustez, garrantzitsuena ingurumen-hobekuntzak ematen dituen aukerak aprobetxatzen jakitea da eta, era berean, gero eta lehiakorragoak izatea: hau da, hazkunde ekonomikoan eraginkorrak izatea eta modu garbian egitea.

Confebaskek gogorarazi du, Eusko Jaurlaritzarekin abiatutako lankidetzari eta enpresen ahalegin handiari esker, 30 urtetan, ingurumen-egoeraren leheneratzeari dagokionez, Euskadi Europako inguru degradatuenetako bat izatetik nazioartean erreferente izatera pasatu dela.«Gainera, Euskadiko ekonomia bikoiztu bitartean egin du», esan dute.

Bestalde, Iosu Madariaga sailburuordeak zehaztu du arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza gehiago indartuz lankidetzan jarraitzea dela Jaurlaritzaren helburua, enpresek epe laburreko, ertaineko eta luzeko estrategietan klima-aldaketa kontuan har dezaten, arrisku faktore gisa ez ezik, lehiakortasun-faktore moduan ere bai. «Industriaren sektoreak eraginkortasuna % 60 hobetzeko potentziala du oraindik», esan du.

Txostenak klima-aldaketari buruzko bibliografia zabala aztertu du, baita Euskadiko Administrazioaren erakundeek gauzatutako ikerlanak, azterlanak eta planak ere.

Bestalde, klima-aldaketaren arloan bereziki aktiboak diren edo kontzientziatuta dauden Euskadiko enpresetako, elkarteetako eta ikerketa-zentroetako profesionalekin elkarrizketatu dira, lehiakortasunaren, energiaren eta CO2 isurpenen trinomioaren etorkizuneko erlazioari buruzko hurbilketa egiteko, eta Euskadiko sare industrialak trinomio horretan duen egoera ezagutzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jon Bilbao, Jose Luis López