Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak 13,6 milioi euro bideratuko ditu Gasteizen Zabalgana institutu berria eraikitzeko

2015.eko abenduak 01

BDHko 7 lerro eta Batxilergoko 4 izango ditu, eta 940 ikaslerentzako lekua

Eusko Jaurlaritzak, gaurko Gobernu Kontseiluaren bileran, 13.609.428,01 euroko gastua onartu du, Gasteizen Zabalgana Bigarren Hezkuntzako Institutu berria eraikitzeko (IES Zabalgana BHI).

Zabalgana BHIren eraikin berria Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Gasteizerako duen lehentasunik nagusiena da, Arabako hiriburuan azken urteotan biztanleria-hazkunderik handiena izan duen auzo bateko hezkuntza-premiei, Zabalganako premiei, ematen baitie erantzun eraikin berriak. DBHko zazpi lerro eta Batxilergoko lau izango ditu (940 ikasle hartzeko gaitasuna), eta Sail honek azken urteetan eraiki duen Bigarren Hezkuntzako ikastetxerik handiena izango da.

Eraikuntza proiektuan jasotzen denez, institutu honen eraikin berria U formakoa izango da, eta lau eraikin-gorputzek osatua: eraikin errektangular nagusi bat, erabilera orotarakoa (Zuazoko Atea kalean). Eraikin honek sarrera nagusia eta DBHko nahiz batxilergoko ikasleek erabiliko dituzten ikasgelak hartuko ditu. Eraikin nagusi honetatik beste bi eraikin-bolumen irtengo dira, U-aren bi besoak osatuz. Bata DBHko eraikina izango da (errekaren ondoan), eta bestea berriz Batxilergokoa. Eraikin hauetan ikasgelak kokatuko dira, eta bien arteko espazioan jolastokia egongo da. Azkenik, gimnasioa eta pista estalia hartuko dituen eraikin-gorputza DBHko eraikinari atxikirik egingo da.

Institutu berriak behe solairua eta horren gainean eraikitako beste bi solairutan banatuko ditu bere instalazio guztiak, eta orotara eraikitako 11.369,83 metro koadroko azalera izango du. Bere instalazioen artean nabarmentzekoak dira:

Pista estalia, 1020 m²

Gimnasioa eta aldagelak, 750 m²

Aterpea, 698 m²

Jangela eta officea,  316 m²

Liburutegia, 133 m²

DBH: erabilera anitzeko 28 ikasgela

Batxilergoa: erabilera anitzeko 8 ikasgela

6 bikoizte gela

Mintegitarako 10 gela

Curriculum aniztasunerako 2 gela

Hezkuntza Bereziko 2 gela

Hezkuntza Bereziko tailerra

Zientziatako 3 laborategi

Musika, dramatizazio eta audio gela 2

Plastika gela bi

3 informatika gela

Teknologia tailer bi

Marrazketa gela

Teknologia gela

Integrazioari laguntzeko gela

Eraikitako azalera orotara:  11.369,83 m²

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak lan hauek 2016ko lehen hiruhilekoan zehar esleitzea aurreikusten du.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EGIGasteiz
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @ZabalganaBatuz: El Gobierno Vasco destina 13,6 millones de euros para la construcción del nuevo instituto de Zabalgana, en Vitor... htt…

  • @ZabalganaBatuz
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco destina 13,6 millones de euros para la construcción del nuevo instituto de Zabalgana, en Vitor... https://t.co/sRzKVz0g2G

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)