Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak ospitale guztietan dauka Erregistro Zibilari jaiotzak modu telematikoan jakinarazteko zerbitzua

2015.eko abenduak 01

Gaur, abenduak 1, aurreikusita zegoen bezala, Donostiako, Gurutzetako eta Basurtuko unibertsitate-ospitaleetan jarri da martxan zerbitzua

Hilabete t’erdi baino ez du behar izan Osakidetzak, zerbitzu hau sareko ospitale publiko guztietara hedatzeko. Arabako Unibertsitate Ospitalea, zerbitzu hau abiarazten aintzindari, Estatuko lehen postuan dago, komunikazio telematiko gehien eginda

Osakidetzako ospitaleetan, egunean batez beste 44 jaiotza izaten dira.

Donostia Unibertsitate Ospitaleak, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak gaur, abenduak 1, jarri dute martxan osasun-etxetik Erregistro Zibilari jaiotzak modu telematikoan jakinarazteko zerbitzu berria, Erregistroak inskriba ditzan. Hala, Osakidetzak Euskadiko ospitale publikoen sare osora zabaldu du sistema hori, Jon Darpón Osasuneko sailburuak iragarri zuen bezala.

Euskadiko gainerako ospitaleetan jada martxan dago zerbitzua. Batere gorabeherarik gabe funtzionatzen ari da eta zerbitzua seme-alabak ospitaletik atera gabe erregistratzeko erabili duten gurasoek oso balorazio ona egin dute. Zehazki, joan den urriaren 15ean, Arabako Unibertsitate Ospitalean jarri zen martxan, lehenengo aldiz, eta 15 egun geroago, Arrasate, Zumarraga eta Mendaroko ospitaleetan.

Izan ere, Arabako Unibertsitate Ospitalea izan zen Estatuko lehenbiziko jaioberria sistema honen bidez erregistratu zuena. Era berean, gaur egun Estatu osoan Erregistroan komunikazio gehien egiten ari den ospitalea da.  

Ildo horretan, Jon Darpón Osasuneko sailburuak honako hau nabarmendu du: «Osasun Sailak lan handia egin du hilabete eta erdi eskasean euskal ospitale publiko guztiek izapide administratiboak erraztu eta gurasoek Erregistro Zibilera joan behar izatea saihesten duen sistema hori eskain dezaten» .

Osasuneko sailburuaren hitzetan, horrek guztiak, osasun-sistema gero eta hurbilagoa eta erabilgarriagoa eskaintzeak, Eusko Jaurlaritzak pertsonekin duen konpromisoa islatzen du.

Osasun Sailak eta Osakidetzak euskal ospitale guztietan ezarpen-prozesu bera egin dute: osasun-etxe guztiak beharrezko teknologiaz hornitu –ordenagailuak eta eskanerrak– eta horietako bakoitzean sistemak ondo funtzionatzen duela egiaztatzeko beharrezko probak egin dituzte. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailaren eta erregistro zibiletako arduradunen laguntza izan dute.  Horrela, gaurtik aurrera, Donostia Unibertsitate Ospitalean, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean eta Basurtuko Unibertsitate Ospitalean martxan jarrita, edozein euskal ospitale publikotan jaiotako neska-mutilen gurasoek jaioberriak osasun-etxean bertan inskribatu ahal izango dituzte, ordutegi zabala daukan gune bat baitaukate horretarako.

Osakidetzako ospitaleetan, egunean batez beste 44 erditze izaten dira. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko batez bestekoa egunean 15 erditzekoa da; Donostia Unibertsitate Ospitalekoa 11koa; eta Basurtukoa 6koa.

Izapidetzea egiteko, gurasoek formulario ofiziala bete behar dute, eta horrekin batera, jaioberriaren identifikazioa eta osasun-langileek egiten duten amarengandiko filiazio egiaztapena aurkeztu behar dituzte. Hori guztia egin ondoren, ospitaleko zuzendaritzak, 72 orduko epean, eskaneatutako dokumentua Erregistro Zibilera igorriko du eta Erregistroak frogagiri bat bidaliko dio familiari, ondo inskribatu dela bermatzeko.

Hori guztia, Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren arloko administrazioa eraberritzeko neurriei buruzko Legeari jarraiki. Legea joan den urriaren 15ean jarri zen indarrean eta lege horren testuaren arabera, ospitale-zentroek organo horri jakinarazpen telematikoa egitea nahitaezkoa da.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduak 1

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @pediaguibel
    2016.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Osakidetza cuenta ya en todos sus hospitales con el servicio para la comunicación telemática de los nacimientos ... https:…

  • @LeyrePeke
    2016.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Osakidetza cuenta ya en todos sus hospitales con el servicio para la comunicación telemática de los nacimientos ... https:…

  • @OSIArabaESI
    2016.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza cuenta ya en todos sus hospitales con el servicio para la comunicación telemática de los nacimientos ... https://t.co/T6hBjkoHZz

  • @GlaciarBlue
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza cuenta ya en todos sus hospitales con el servicio para la comunicación telemática de los nacimientos ... https://t.co/x0dd856bi4

  • @ZabalganaBatuz
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza cuenta ya en todos sus hospitales con el servicio para la comunicación telemática de los nacimientos ... https://t.co/vCUdqjPL5O

  • @gananzia
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza cuenta ya en todos sus hospitales con comunicación telemática de los nacimientos al Registro Civil https://t.co/7OefIf95KD

  • @InmadeMiguel
    2015.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @ZabalganaBatuz: Osakidetza cuenta ya en todos sus hospitales con el servicio para la comunicación telemática de los nacimientos ... htt…

  • @ZabalganaBatuz
    2015.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza cuenta ya en todos sus hospitales con el servicio para la comunicación telemática de los nacimientos ... https://t.co/vCUdqjPL5O

  • @pediaguibel
    2015.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Osakidetza cuenta ya en todos sus hospitales con el servicio para la comunicación telemática de los nacimientos ... https…

  • @jdarpon
    2015.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Osakidetza cuenta ya en todos sus hospitales con el servicio para la comunicación telemática de los nacimientos ... https…

  • @jdarpon
    2015.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Osakidetzak ospitale guztietan dauka Erregistro Zibilari jaiotzak modu telematikoan jakinarazteko zerbitzua https://t.co