Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak lehen Enplegu Plana onartu du, Euskadiko Administrazio Orokorreko langileen zahartzearekin, desberdintasunarekin eta bitartekotasunarekin bukatzeko

2015.eko abenduak 01
  • Eusko Jaurlaritzak barne-lekualdatzeko lehiaketa baterako eta Administrazio Orokorrera sartzeko lan eskaintza publiko baterako deialdia egingo du, eta, lehen aldiz, dagoeneko bitarteko gisa jarduten dutenen enplegua finkatzeko prozesu bereziak garatuko ditu
  • Gobernuak 2016-2019 aldirako Gizarte-Zerbitzuen Plan Estrategikoa onartu du
  • Parisekio konferentzia COP 21: Euskal gobernuaren akordio instituzionala

Gobernu-kontseiluak lehenengo Euskadiko Administrazio Orokorraren Enplegu Plana onartu du gaur. Lehen aldia da Euskadin halako plan bat prestatu dela autonomia-erkidegoko Administrazio Orokorrean lanean aritzen den pertsonalaren egoera aztertzeko. Horrela azaldu du gaur Josu Erkoreka bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren ondoren egin de prentsaurrean.

Planean hiru lehentasunezko helburu ezarri dira epe motzera/ertainera: langileak gaztetzea eta bitarteko langile funtzionarioen lanpostuak finkatzea, baina aspalditik Administrazio Orokorrean lan egiten duen behin-behineko langileen deskapitalizazioa saihestuz, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea eta lanpostuak egokitzea, herri-administrazio elektronikoaren eta teknologia berrien ondorioz sortutako premietara moldatzeko.  

Horrela, beste neurrien artean, Eusko Jaurlaritzak barne-lekualdatzeko lehiaketa baterako eta Administrazio Orokorrera sartzeko lan eskaintza publiko baterako deialdia egingo du, eta, lehen aldiz, dagoeneko bitarteko gisa jarduten dutenen enplegua finkatzeko prozesu bereziak garatuko ditu. 

Gainera, Gobernu Kontseiluak EAEko 2016-2019 aldirako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa onartu du, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak hala proposatuta. Gobernu-plan hori funtsezko tresna bat da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema abiarazteko, haren unibertsalizazioan aurrera egiteko eta 2016ko abenduaren 25etik aurrera sistemaren zerbitzu eta prestazio ekonomikoak eskubide subjektibo gisa eskuratu ahalko direla bermatzeko.

Planak gizarte-premien diagnostikoa ezartzen du, eta horien bilakaeraren pronostikoa egiten (katalogoko prestazio eta zerbitzuen premietan eta eskarian eragin lezaketen faktore giltzarrien azterketa eta maparen gain egindako proiekzioak); horrez gain, ildo estrategikoak, helburuak eta horiek lortzeko egokien diren jarduketak jorratzen ditu. Plan Estrategikoaren bi oinarrizko elementu dira horiek, Gizarte Zerbitzuen legean aurreikusitakoarekin bat.

Kontsulta legeari buruzko iritzia

Bestalde, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Herritarrak Ahalduntzeko Lege Proposamena aintzat hartzearen alde agertu da gaur Gobernu Kontseilua. Gobernuaren ustez positiboa da Legebiltzarreko taldeek zuzeneko demokraziari eta gai publikoko parte-hartzeari buruzko araudiaren inguruan eztabaidatzea. Izan ere, Jaurlaritzak herritarren parte-hartzearen hainbat alderdi jorratzen dituzten bi lege-proiektu onartu ditu. Gobernuaren ustez, orain Legebiltzarra erabaki beharko du zuzena den edo ez gai hau eztabaidatzea ponentziak ondorioak azaldu baino lehenago.

COP21

Eusko Jaurlaritzak adierazpen instituzional bat egin du gaur goizean, Nazio Batuen Hitzarmen Esparruaren Aldeen Konferentziaren –COP21– haritik. Adierazpenean, «Parisen egingo den Klimari buruzko Nazio Batuen Hitzarmen Esparruaren Aldeen Konferentzian –COP21– nazioarteko adostasuna lortzeko nahia adierazten du, gizarteari isuri gutxiko ekonomia bat, klima-aldaketaren eraginetara egokitua, zehazteko aukera emateko»

 

 

Gai-zerrenda (2015/12/01)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.12.02)

 

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @balapiaka
    2016.eko ekainak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @rjimenezasensio: "Descubrir el mediterráneo" https://t.co/kyDQGWARr0: Envejecimiento función pública..Ver:Plan Empleo Gobierno Vasco ht…

  • @borjacolon
    2016.eko ekainak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @rjimenezasensio: "Descubrir el mediterráneo" https://t.co/kyDQGWARr0: Envejecimiento función pública..Ver:Plan Empleo Gobierno Vasco ht…

  • @asesoria_juri
    2016.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @rjimenezasensio: "Descubrir el mediterráneo" https://t.co/kyDQGWARr0: Envejecimiento función pública..Ver:Plan Empleo Gobierno Vasco ht…

  • @rjimenezasensio
    2016.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    "Descubrir el mediterráneo" https://t.co/kyDQGWARr0: Envejecimiento función pública..Ver:Plan Empleo Gobierno Vasco https://t.co/RE4LXQXLlE

  • @GlaciarBlue
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el primer Plan de Empleo para atajar el envejecimiento, la desigualdad e interinidad d... https://t.co/UxOXsJAe6O

  • 2015.eko abenduak 02

    Por otro lado, el cronograma que se inserta en el documento, relativo a la OPE General (pág. 65) no se lee correctamente.

  • 2015.eko abenduak 02

    He leído el Plan de Empleo, y deja fuera del colectivo de empleados públicos a:
    Mayores de 35 años que no sean parte ya de la Administración Pública (interinamente).
    Espero que esta exclusión que se hace conscientemente se compense con otras medidas asistenciales o de empleo para ese colectivo.

  • @PacienteActivo
    2015.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [3] Otros asuntos ➡ Plan Estratégico de Servicios Sociales 2016-2019, Ley de Consultas ➡ https://t.co/IAanWjmwqt

  • @GlaciarBlue
    2015.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [3] Otros asuntos ➡ Plan Estratégico de Servicios Sociales 2016-2019, Ley de Consultas ➡ https://t.co/IAanWjmwqt

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)