Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionalak euskaldun berriak omendu nahi ditu aurten

2015.eko azaroak 30

Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiek, Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalek, EUDELEkin batera, Euskararen Nazioarteko Egunerako elkarrekin atonduko adierazpen instituzionala aurkeztu dute

Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala astelehen honetan aurkeztu da Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbo). Aurkeztu den testua ondorengo erakundeen artean adostu eta idatzi da: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bilboko Udala, Donostiako Udala, Gasteizko Udala eta EUDEL (denak dira HAKOBAko kideak). Erakunde hauen guztien Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala gaur aurkeztu dena izango da.  

Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala era bateratuan onartu eta idatzi da aurten. Izan ere, HAKOBAko kide diren Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiren, Bilboko Udalaren, Donostiako Udalaren, Gasteizko Udalaren eta EUDEL-en artean adostu eta idatzi da testua. Erakunde hauetako ordezkariek adierazpenaren zati bana irakurri dute gaur goizean. Ordezkari hauek irakurri dute testua:

-       Eusko Jaurlaritzaren izenean: Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

-       Arabako Foru Aldundiaren izenean: Igone Martinez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatua.

-       Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean: Lorea Bilbao, Euskara eta Kultura saileko foru diputatua.

-       Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean: Mikel Irizar, Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendari Nagusia.

-       Bilboko Udalaren izenean: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea.

-       Donostiako Udalaren izenean: Miren Azkarate, Kultura, Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria.

-       Gasteizko Udalaren izenean: Iñaki Prusilla, Euskara, Kultura eta Kirol arloko zinegotzia.

-       EUDEL-en izenean: Mikel Pagola, EUDEL-en euskara arduraduna

Aurtengo adierazpen instituzionalak euskaldun berriak omendu nahi ditu.

Adierazpen instituzionala atxikitako PDF artxiboan irakur daiteke

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ShimlaLeh
    2015.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionalak euskaldun berriak omendu nahi ditu aurten https://t.co/kih4iEoUjD

  • @Poziktibity
    2015.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionalak euskaldun berriak omendu nahi ditu aurten https://t.co/kih4iEoUjD

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#EUSKARA] Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionalak euskaldun berriak omendu nahi ditu aurten ➡ https://t.co/

  • @HabeLiburutegia
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#EUSKARA] Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionalak euskaldun berriak omendu nahi ditu aurten ➡ https://t.co/a

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    [#EUSKARA] Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionalak euskaldun berriak omendu nahi ditu aurten ➡ https://t.co/WRAylcLIW7

  • @HABE_erakundea
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#EUSKARA] Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionalak euskaldun berriak omendu nahi ditu aurten ➡ https://t.co/a

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Igone Martinez de Luna, Lorea Bilbao, Mikel Irizar, Iñaki Prusilla, Juan Mari Aburto, Miren Azkarate, Mikel Pagola