Berriak Osasuna

Osakidetzak abenduaren 18ra arte luzatuko du Gripearen Kontrako Txertoa ipintzeko Kanpaina

2015.eko azaroak 30

Osasun Sailak eta Osakidetzak berriz azpimarratu diete 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoren bat dutenei, haurdun dauden emakumeei eta osasuneko langileei zein garrantzitsua den gripearen aurkako txertoa jartzea, konplikazio larriak saihesteko. Oraindik txertoa jasotzeko aukera izan ez dutenei txertaketa errazteko, abenduaren 18ra arte luzatuko da kanpaina.

Osasuneko sailburuak, Jon Darpónek gaur goizean elkarrizketa batean iragarri duenez, «gripearen kontrako txertoa jartzeko kanpaina abenduaren 18ra arte luzatuko da.Ez dugu nahi inor geratzea txertoa jarri gabe».

Osasun Sailak eta Osakidetzak, ongi jakinik zein garrantzitsua den txertoa jartzea arrisku-taldeetan daudenen kasuan, txertaketa-kanpaina bi astez luzatzea erabaki dute, oraindik txertoa jasotzeko aukerarik izan ez dutenei txertaketa errazteko.

Gripeak oso intzidentzia-tasa baxuak islatzen ditu Euskadin oraindik (13 kasu 100.000 biztanleko); nolanahi ere, urtaro-aldaketarekin, indarrez hasiko zaigu agertzen. Aurreko urteetan bezala, negua etortzearekin batera, nabarmen goratuko da gripe-kasuen kopurua. Aste honetara bitartean, 346.000k jaso du gaixotasun horrengandik babestuko duen dosia. Osasuntsu daudenentzat gaitz nekagarri baina onbera bada ere, konplikazio larriak eragin diezaieke arrisku-taldeetan daudenei, baita heriotza ere. Oso erraza da txertoa jartzea: osasun-etxera joatea, besterik ez da behar.                                           

Vitoria-Gasteizen 2015eko azaroaren 30ean

4 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ZabalganaBatuz
    2015.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzak abenduaren 18ra arte luzatuko du Gripearen Kontrako Txertoa ipintzeko Kanpaina https://t.co/NjE5nrSUUG

  • @HUAospitalea
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzak abenduaren 18ra arte luzatuko du Gripearen Kontrako Txertoa ipintzeko Kanpaina https://t.co/bEsdPUiuXH

  • @radiogorbea
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Osakidetza amplía hasta el 18 de diciembre la Campaña de Vacunación Antigripal https://t.co/gAQpwptSmC

  • @HUAospitalea
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza amplía hasta el 18 de diciembre la Campaña de Vacunación Antigripal https://t.co/gAQpwptSmC

Komunikabideek behera kargatzeko