Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak II Bilbao European Encounters nazioarteko biltzarra ireki du

2015.eko azaroak 30

Mehatxu terroristaren eta errefuxiatuen krisiaren aurka, Urkulluk baterako estrategia bat adostera premiatu du Europa

Iñigo Urkullu lehendakariak eman dio hasiera II. Bilbao European Encounters nazioarteko kongresuari. Ekitaldia Globernance, Gobernantza Demokratikorako Institutuak eta London School of Economics and Political Science unibertsitateak antolatu dute. Unea baliatuta, defentsa, kanpo-politika eta solidaritatearen arloetan estrategia komun bat adostea eta bakerako kulturan inbertitzea eskatu dio Europari Urkullu lehendakariak.

Bi egunez eta «Blazing the trail of a new narrative for new Europe» izenburupean, nazioarteko hainbat adituk Europako narratiba berria artikulatu beharko duten lau erronka handien inguruan eztabaidatuko dute Bilboko Iberdrola dorrean: demokrazia eta gizarte-justizia, oinarrizko eskubideen babesa eta immigrazioa, aniztasuna eta europar kultura, eta garapen ekonomikoa eta jakintzaren gizartea. Jardunaldiek Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntza jaso dute.

Lehendakariak topaketa baliatu du Europan ekintza-bateratasuna eskatzeko irailaren 11tik jasaten ari garen atentatu multzoaren eta terrorismo globalaren mehatxuaren aurrean. Lehendakariaren ustez ekintza horrek inbertsioa ere bildu behar du, balioetan, berdintasunean eta bakearen kulturan eginiko inbertsioa hain zuzen, Euskadin lantzen ari garen esperientzien ildo beretik. «Gure erronka bakearen kultura eta kontzientzien mobilizazioa sustatzea da, hala gatazka suntsitzaileak, giza eskubideen urraketak eta edozein motatako indarkeria-fenomenoak prebenitzeko», adierazi du.

Horrekin lotuta, Urkulluk uste du kanpora begira Europak batera eta ahots bakar batekin ekin behar duela. «Ezinezkoa da erdizkako batasun bati denbora luzez eustea» gaineratu du lehendakariak eta, horrez gain, Europari «nagusikeria sobra» zaiola eta «nagusitasuna falta» baieztatu du. Urkulluren ustez, europar proiektuaren legitimitateaerrefuxiatuen krisia, mehatxu terrorista edo ongizate-estatuari eustearen tankerako auzietan adostasunak sortzeko eta konponbideak eskaintzeko gaitasunaren mende dago. «Europa aurreratu, sozial, demokratiko eta eragin handiko batek etorkizuna izango badu munduan, batasuna eta elkartasuna behar ditu», erantsi du.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BeautyBasques
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #BilbaoNewEurope2015 El lehendakari abre el congreso internacional II Bilbao European Encounters ➡ https://t.co/R9HGXNUEDT

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #BilbaoNewEurope2015 @IUrkullu abre el congreso internacional II Bilbao European Encounters ➡ https://t.co/NLZ8hTowrA @globerna…

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #BilbaoNewEurope2015 El lehendakari abre el congreso internacional II Bilbao European Encounters ➡ https://t.co/R9HGXNUEDT

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    #BilbaoNewEurope2015 El lehendakari abre el congreso internacional II Bilbao European Encounters ➡ https://t.co/R9HGXNUEDT

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)