Berriak

Indarkeria sexistaren oinarria identifikatzen duten neskak, 2015ko Beldur barik lehiaketaren irabazleak

2015-11-28

Pasaiatik bidalitako “Yo soy”  lana izan da lehen kategoriako (12 eta 17 urte) lan irabazlea eta “40 golpe”, Berriatuatik bidalita, bigarren kategoriakoa (18 a 26 años). “Yo soy” Priscila Samanta Black Txoni, Sonia Tejera Danger dancer, Joselyn Valencia Sua Girl, Sara Santana Kactusha, Jessica de Sousa La Ruina eta Daniela Alejandra maia Da Silva La Kapri dira eta 500 euro eramango dituzte. Epaimahaiaren iritziz, bideoklip honek kultur aniztasuna, gorputz aniztasuna, kolonialismoa, klasismoa, arrazakeria, gordofobia, indarkeri fina eta mikormatxismoei buruzko mezu feminista bat heleraztea lortu du. Horretarako, reggaeton-a erabili dute, orainarte matxistatzat hartua den genero bat berradieraziz. “40 golpe” lanaren egileak, Leire Bereikuak ere, 500 euroko saria eraman du. Epaimahaiaren arabera, lan honek mota askoriko indarkeriak agerian jartzen ditu, indarkeria fisikora mugatu barik. Lan honek indarkeria sexistaren irudikapen guzti hauek batu egin ditu: mikromatxismoen identifikazioa, emakumeen gorputzekiko indarkeria estetikoa, gizarteratze ezberdindua mutilei akzio rolak egokituz eta neskei aldiz, zainketa eta pasiboak diren rolak, publizitate sexista, pertsona eta materialen zainketa lanen banaketa, eraso sexistak, emakumeen gorputzak gauza bihurtzea sexu erakargarria bezla, musika eta kirolean matxismoaren identifikazioa. Amaiera emanez mobilizazio feministara dei egiten duen mezu jabetu batekin.

Lehen kategoriako aipamen berezia Basauriko  “Hau ez da bakarrik jolas bat” bideoari eman zaio, Ane Cenecorta egileari. Epaimahaiak erabaki du lan honi sari hau ematea indarkeria sexistarekin amaitzeko hezkuntzan jartzen duelako garrantzia, eta baita baloreen transmisioan. Lan honek 300 euroko saria jaso du.

Epaimahaiak bigarren kategoriako aipamen berezia bi lanen artean banatzea erabaki du. Lan hauek  Donostiako “Yo soy preciosa” eta Iurretako “Sin ti soy yo” dira. Lan bakoitzak 150 euroko saria eramango du. “Yo soy preciosa” lanaren egileak Ainhoa Bakaikoa, Idoia Machimbarrena, Elena Otegi, Leire Zabala, Alejandra Sanz eta Elena Gorbea dira. Epamahaiak Down sindromea duten neska talde baten hausnarketak nork bere ezagutza, gorputz, plazer eta sexualitatearen desioaren inguruko hausnarketak isladatzen duen lan honek Beldur Barik Jarrera agertzen du, mezu jabetu bat erabiltzen dutelako eta momentu oro emakumeen arteko elkartasuna ikusi dezakegulako. Bigarren aipamen berezia “Sin ti soy yo” lanarentzat da, Ester Ferré García eta Judit Ferré García dira lan honen egileak. Amaral taldearen “Sin ti no soy nada” kanta ezaguna erabiliz, buelta eman diote maitasun erromantikoaren himno nagusienetariko bateri, printzesa eta printzipe urdinen estereotipoak apurtuz eta ozen oihukatuz “Sin ti soy yo” .

Herria Sariari dagokionez, “Hankak lurrera”  lanak jaso ditu botu gehien www.beldurbarik.org webgunean egindako bozkaketan: 867 . Lanaren egileak honako hauek izan dira: Jone Sarasola, Lide Alijostes, Ainhoa Lakunza, Uxue Arrieta, Eider Calahorra, Irene Bengoetxea, Eukene Larrarte, Elene Cuadrado, Leire Mendigain, Laia Ruiz de Eguilaz, Nerea Martínez eta Leire Amonarriz. Sari hau ere, 300 eurokoa da.

Ikus-entzunezko ekoizpen onenaren saria, zeinak 300 euroko saria jasoko duen, Durangoko Iraide Donaire y Ester Ferré egindako “Sin medias laranjas” lanari eman zaio. Stop-motion teknika erabiliz bideo dibertigarri honetan laranja erdi talde batek norabide eta identitaterik gabeko ibilbideari ekiten dio, laranja oso bat agertzen den arte. Lan honek maitasun erromantikoaren mito klasikoen bati buruz hitzegiten digu.

Sari-banaketa Beldur Barik Topaketan burutu da, Amurrioko Antzokian. Arratsalde osoan zehar, gazteek zenbait ikuskizunez, kalejiraz eta tailerrez (genitalen ezagutza eta autoezagutza praktika artistikoaren bitartez, autodefentsa, maskulinitatearen inguruko tailerrak, dantza, aktibismo feminista, clown desahalduntzailea, afrikar perkuzioa) eta bestelako ekintzez gozatu ahal izan dute.

Beldur Barik programa, gazteekin batera, indarkeria sexista prebenitzeko urteroko programa da. 2009an jarri zen abian Emakundek eta EUDEL-ek bultzatuta, Berdinsarea- Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarea-ren esparruan. Egun, Emakundek bultzatzen du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien, zein EUDEL-en babesa eta finantziazioa jasotzen ditu. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta EITBren laguntza du.

Más información en   www.beldurbarik.org

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)