Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Eibarko autobus zerbitzua aldatuko du bihar

2015.eko azaroak 27

Udalbus zerbitzuaren ibilbidearen aldaketa, asteartetik, abenduaren 1etik, aurrera

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotrenek, Eibarko autobus zerbitzua aldatuko du bihar, larunbatean, azaroaren 28an, “TXISTORRA EGUNAREN” ospakizuna dela eta.

Bihar, larunbatean, Eibarren egingo diren jarduerak direla eta, erdigunea moztu egingo da, eguerdiko 12:00etatik aurrera, soilik oinezkoentzako utziz. Hori dela eta, une horretatik aurrera aldatu egingo da Mallabia – Ondarroa, Ermua – Ondarroa (gaueko zerbitzua) eta Ermua – Donostia (AP-8tik) lineatako autobusen ibilbidea

•    MALLABIA - ONDARROA: Untzagako geralekuaren ondoren (taxi geralekuaren aurrean), autobusek Ermurantz zirkulatuko dute, saihesbidera sartuz, Elgoibarko noranzkoan, Amañako biribilgune berritik, eta saihesbidetik jarraituz, Geltoki kalean sartu eta Bidebarrieta kalera joateko, ohiko ibilbidea hartuz berriro ere. Aurkako noranzkoan, Ondarroatik Mallabirantz, ez da aldaketarik egongo.

•    ERMUA – ONDARROA (GAUEKO ZERBITZUA): Untzagako geralekuaren ondoren (taxi geralekuaren aurrean), autobusek Ermurantz zirkulatuko dute, saihesbidera sartuz eta Urazandiko (Elgoibar) geralekuraino jarraituz. Bertan ohiko ibilbidea hartuko dute berriro. Aurkako noranzkoan, Ondarroatik Ermurantz, ez da aldaketarik egongo.

•    ERMUA – DONOSTIA (AP-8TIK): Untzagako geralekuaren ondoren (taxi geralekuaren aurrean), autobusek Ermurantz zirkulatuko dute, saihesbidera sartuz, Donostiako noranzkoan, Amañako biribilgune berritik, eta saihesbidetik jarraituz, Urazandiko (Elgoibar) geralekuraino jarraituz. Bertan ohiko ibilbidea hartuko dute berriro. Aurkako noranzkoan, Donostiatik Ermurantz, ez da aldaketarik egongo.


UDALBUS ZERBITZUAREN IBILBIDEAREN ALDAKETA, ASTEARTETIK, ABENDUAREN 1ETIK, AURRERA

Euskotrenek Eibarko udal autobus zerbitzuaren (UDALBUS) ibilbidea aldatuko du datorren asteartetik, abenduaren 1etik, aurrera, San Kristobal kalean trafikoa moztea eskatuko duten lanak direla eta. Ibilbidearen aldaketa hori aipatutako lanak amaitu arte luzatuko da.

UDALBUS zerbitzuan sartuko diren aldaketak hauek izango dira.  

•    AMAÑA – AZITAIN: Urkiko geralekuaren ondoren, San Kristobalgo geralekura joan beharrean, Ubitxatik jaitsiko da, Untzagan geratuz. Beraz, San Kristobalgo geralekua zerbitzurik gabe geratuko da.

•    AZITAIN – AMAÑA: ohiko ibilbidearekin jarraituko da.

Beste alde batetik, astelehenean, azaroaren 30ean, Eibarren San Andres eguna ospatuko denez, ez da UDALBUS zerbitzurik egongo.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web gunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea dituzte erabilgarri.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko