Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek datorren igandean Donostian autobusen ibilbidea aldatuko du

2015-11-27

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren igande goizean, azaroak 29, Donostian autobusen ibilbidea aldatuko du “MARATOIA” dela eta.

Sartutako aldaketak, Zumaia – Donostia (N-634 errepidetik) eta Zumaia – Donostia (AP-8 Oriotik) lineei eragiten die eta ondorengo hauek izango dira:

IRTEERAK ZUMAIATIK: Zumaiatik irtengo diren programatutako zirkulazioetan 8:30, 9:30, 10:30, 11:30 eta 12:30, ondorengo geralekuak kendu egingo dira: Errotaburu, Matia, Unibertsitateak, Magisteritza, Zumalakarregui eta San Martin. Besta alde batetik, Zumaiatik 9:00etako zirkulazioan kendutako geralekuak ondorengo hauek izango dira: Donostiako Ospitalea eta Pio XII.

IRTEERAK DONOSTIATIK: Donostiatik irtengo diren zirkulazioetan 9:00, 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00, ondorengo geralekuak kendu egingo dira: Askatasuna Etorbidea 28, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitateak, Matia eta Errotaburu. Horrez gain, Donostiatik 10:30ean irtengo den  zirkulazioan kendutako geralekuak ondorengo hauek izango dira Pío XII eta Donostiako Ospitalea.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakian, www.euskotren.es webgunean eta twiterreko @euskotrenEJGV estekan jaso dezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko