Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak Espainiko gobernuarekin lortutako akordioa zabaldu dute, gazteen kontratazioa sustatzeko gizarte-kuotetako hobariak Lanbidek kudea ditzan

2015.eko azaroak 30
  •  Espainiako Gobernuak aitortzen du lege mailako testu batean LANBIDEri dagokiola gizarte-kuotetako hobariak kudeatzea.
  • Eusko Jaurlaritzaren ustez, oso garrantzitsua da Jaurlaritzak gazteak kontratatzeko eta ondorioz gazteen enplegua sortzen laguntzeko pizgarriak planifikatzen eta kudeatzen dituenean gatazkak saihestuko direlako horrela.

Gaur Euskadiko eta Estatuko aldizkari ofizialetan Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, lortu duten akordioa zabaldu da. Akordioari esker, 2010. urtean Euskadiri eskualdatutako enplegu-politika aktiboen arloko eskumena hausten zuten bi lege interpretatzen bat egin dute:

  • 1/2015 Errege Lege Dekretua, otsailaren 27koa, bigarren aukerako mekanismoarena, finantza-kargaren murrizketarena eta gizarte arloko bestelako neurriena (uztailaren 28ko 25/2015 Lege gisa baliozkotua eta onartua). Arau horretako 8. eta 9. artikuluek gizarte-kuotetako hobariak jasotzen dituzte «Gazteentzako Bermerako Sistema Nazional»ean izena emanda dauden pertsonak kontratatzeko, «bai eta langile autonomoentzat ere, lana eta familia bateratzeari lotutako kontratazioak egiteko».
  • Hazkuntzaren, lehiakortasunaren eta eraginkortasunaren aldeko premiazko neurriak onartzeko urriaren 15eko 18/2014 Legea. Lege honetako 92., 98., 102. eta 107. artikuluek 300 €-ko hobarien sistema bat aurreikusten dute gizarte-kuotetan, 6 hilabetetan, ez lanik ez ikasketarik egiten ez duten 16 eta 30 urte inguruko pertsonak kontratatzen dituzten enpresentzat.

Akordioari esker, Espainiako Gobernuak onartu du bi legeetan jasotzen diren gazteen eta langile autonomoen kontrataziorako kuotetako hobariak enplegu-politika aktiboen arloko euskal eskumenari soilik dagozkion pizgarriak direla.

Eusko Jaurlaritzak oso garrantzitsua deritzo aitortza horri, Espainiako Gobernuak gaur arte zalantzan jartzen baitzuen hobari horiek gauzatzeko eta gazteen enplegua sortzea xede izango duen pizgarrien politika bat Euskadin finkatzeko LANBIDEren gaitasuna.  Gaur arte, Espainiako Gobernuak LANBIDEren lana blokeatzen zuen, pizgarri horiek Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren bitartez finantzatzera, kontrolatzera eta berrikustera behartzen baitzuen, eta ez zuen betetzen, beraz, 2010. urtean sinatutako eskumen-eskualdatzea.

Akordioak garbi uzten du bi legeetan aurreikusten diren enpresa-kuotetako hobariak 2010. urteko enplegu-politika aktiboen arloko eskumen-eskualdatzearekin bat egingo direla. Zehazki, honako hau dio akordioak: «Gizarte Segurantzako kuotetako hobariak (...) lanaren, enpleguaren eta enplegurako Lanbide Heziketaren esparruan lan-arloko legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzko azaroaren 5eko 1441/2010 Errege Dekretuan ezarritakoa aintzat hartuta egingo dira».

Akordio hau Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Josu Erkorekak, eta Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak, Cristóbal Montorok, sinatu dute. Estatuaren eta EAEren arteko Aldebiko Batzordean sei hilabetez eginiko negoziazio baten ondoren iritsi da; hari esker, ez da Konstituzio Auzitegiaren aurrean helegiterik jarri beharko bigarren aukerako mekanismoaren, finantza-kargaren murrizketaren eta gizarte arloko bestelako neurrien otsailaren 27ko 1/2015 Errege Lege Dekretuaren (eta haren bilakaera izan den uztailaren 28ko 25/2015 Legearen) aurka, eta ez da, halaber, hazkuntzaren, lehiakortasunaren eta eraginkortasunaren aldeko premiazko neurriak onartzeko urriaren 15eko 18/2014 Legearen artikuluetako batzuen aurka jarritako helegitean partez atzera egin behar izatea.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lanbideejgv
    2015.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Acuerdo permitirá a Lanbide gestionar bonifi. de cuotas sociales para incentivar contratación de jóvenes https://t.co/H1ge3zTBb6

  • @coopera_euskadi
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Acuerdo que permitirá a Lanbide gestionar bonificaciones de cuotas sociales para incentivar contratación de jóvenes ➡https://t

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Acuerdo que permitirá a Lanbide gestionar bonificaciones de cuotas sociales para incentivar contratación de jóvenes ➡https://t

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    Acuerdo que permitirá a Lanbide gestionar bonificaciones de cuotas sociales para incentivar contratación de jóvenes ➡https://t.co/SiUHCgU5gk

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)