Berriak Osasuna
Eu

Euskadik «Infartu Kodea» aktibatu du, miokardioko infartuetan bizkorrago jarduteko osasun-laguntzako protokolo berri bat

2015.eko azaroak 30
  • Jardute-protokolo integratu bat da, bakarra Euskadi osorako, eta Osakidetzako diziplina anitzeko profesionalen talde batek prestatu du. Hala, lehen aldiz, infartua artatzeko laguntza-katean inplikatutako eragile guztien jardute koordinatua definitu dute.
  • Osasuneko sailburu Jon Darpónek aurkeztu du, eta nabarmendu du protokolo berriak jarduteko denbora gutxituko duela, eta, beraz, baita morbimortalitatea ere; horrez gainera, pazienteen bizi-itxaropena hobetuko du.

Euskadik ST segmentuaren igoera duen Miokardioko Infartu Akutua (MIA) artatzeko protokolo bat abiarazi du. Laguntza-protokolo bat da, hain zuzen, ST igoera duen miokardio-infartuak jotako pazienteak artatzeko. Helburu nagusia hau da: jardute denborak gutxitzea eta, ondorioz, pazienteen morbimortalitatea gutxitzea eta bizi-itxaropena hobetzea.

Lehen aldiz, dokumentu bakarrean zehaztu dute jarduera koordinatua, eta, horri esker, koordinatuta jardungo dute Euskadin gaitz mota horretarako dauden baliabide guztiek; bestalde, argiro ezarri dira bide klinikoa, jarraibideak eta jardute-prozedurak.

Hala, teknologia maila desberdinak dituzten ospitaleak konektatuta egongo dira, ospitalez aurreko arreta-sistema efiziente baten bidez, baita garraioari dagokionez ere; izan ere, arreta hoberena eman nahi da, atzerapenak minimizatuta, emaitza kliniko onena lortzeari begira.

Hala jakinarazi du gaur goizean Osasuneko sailburu Jon Darpónek, prentsaurreko batean. Harekin batera izan dira protokoloa prestatzen parte-hartu duten hiru sendagile:José Ramón Rumorosodoktorea, Galdakao-Usansolo Ospitaleko Kardiologia-Hemodinamika atalburua,  Ángel Loma-Osorio doktorea, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Kardiopatia Akutuen Unitateko kardiologoa, eta Miren Tellería, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Hemodinamika Unitateko kardiologoa, Osasun Sailak eta Osakidetzak infartua artatzeko eratutako Bihotzez euskal laguntza-sarearen kideak bi-biak.

Osasuneko sailburu Jon Darpónek azaldu du Euskadi osorako jardute-protokolo integratu eta bakarra dela, eta baliabide guztien koordinazioa, jardunbide klinikoko gidaliburuak eta ebidentzia zientifikoa dituela oinarrian. Izan ere, ebidentziak egiaztatu duenez, tratamendua aplikatzeko denborak gutxituta, pazienteen konplikazioak ere gutxitzen dira, eta biziraute-indizeak handitzen.

Osasuneko sailburuaren hitzetan, protokolo berriak, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren helburu estrategikoekin bat etorririk, arreta-katearen parte diren eragile guztien arteko koordinazioa du xede, tratamendua aplikatzeko denbora murriztuta heriotza-arriskua eta infartuaren tamaina ere murrizteko.  Orobat, ahalik eta tratamendu onena modu ekitatiboan eskuratzea bermatzen eta jardunbideen aldakortasuna saihesten lagunduko du. Nabarmendu duenez, zalantzarik ez da heriotza-tasari dagokionez emaitza hobeak emango dituela.

Miokardioko Infartu Akutua (MIA) kardiopatia iskemikoaren zeinu bat da, eta heriotza-tasa larria eragiten du.

Euskadin, zuzeneko lotura du heriotzen % 10arekin gutxi gorabehera. Harexek eragiten du, hain justu, heriotza-tasarik handiena gaixotasun kardiobaskularren barruan. Urtero, 1.500 eta 2.000 paziente artean jartzen dira Osakidetzarekin harremanetan miokardio-infartu akutua dela eta.

Ildo horretan, Osasuneko sailburu Jon Darpónek azpimarratu du orain, dagoeneko baditugun baliabideez gain –eta horiek oso onak direla gaineratu du–, beste tresna bat ere badugula infartua izan duten pazienteei tratamendua lehenbailehen eskaintzeko eta Euskadi osoan arreta homogeneoa eta kalitatekoa emateko: Osasun Sailaren eta Osakidetzaren helburuak biak ala biak.

ST segmentuaren igoera duen MIA artatzeko protokoloa Osakidetzako talde diziplina anitzeko batek prestatu du. Hain zuzen, infartua artatzeko Bihotzez laguntza-sarearen barruko espezialitateetako talde guztien hogei bat ordezkarik osatu dute: kardiologoak, hemodinamistak, larrialdiko sendagileak (hala ospitaleetakoak nola larrialdi-zerbitzuetakoak), intentsibistak eta lehen mailako arretako sendagileak, Osakidetzako ospitale orokor guztietakoak.

Horrez gain, proiektuak bere informazio-sistema hartzen du barruan; horrek aukera ematen du arretaren kalitatea erregistratu eta ebaluatzeko eta, hala, prozesuaren jarraipena egiteko eta berori hobetu eta eguneratzeko. Horri esker, errazago prestatuko dira etorkizuneko protokolo eta estrategiak Bihotzez euskal laguntza-sarearen barruan, eta Osakidetzan pazienteei arreta eta zaintza ezin hobea ziurtatuko dien laguntza berehalakoa, homogeneoa eta koordinatuaren bidean aurrera egiten jarraituko dugu.

Osasun Sailarentzat eta Osakidetzarentzat lehentasunezkoa da gaixotasun kardiobaskularra duten pertsonen kasuan esku hartzea, eta hala jaso zuten 2013-2020 aldiko Osasun Planean, jarduteko eremu gisa. Hain zuzen, Osasun Planean jasotako helburuetako bat da gaixotasun kardiobaskularrak artatzeko laguntza-sareak sortzea, Europako elkarte zientifikoen gomendioei jarraikiz, eta Bihotzez laguntza-sareak azken bi urteetan Osasun Sailaren eta Osakidetzaren aldetik izandako garapenaren eta bultzadaren fruitu da jardute-protokoloa.

Osasun Sailak arazo kardiobaskularren osasun-emaitzak hobetzeko hartutako konpromisoaren fruitu, halaber, aurten berriz eratu da Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua, jarduerarik gabeko hainbat urteren ostean, eta hortxe txertatu da Bihotzez euskal laguntza-sarea.

Azkenik, Osasuneko sailburuak Bihotzez laguntza-sarea garatzeko konpromisoa eta babesa adierazi, eta beren lana aitortu die proiektua aurrera daramaten profesionalei, guztien parte-hartze, eztabaida eta akordioen fruitu dela nabarmenduta.

2015/11/30

16 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mtomelopez
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: Código Infarto,nuevo protocolo para reducir tiempos de actuación en infarto de miocardio https://t.co/GOwk7RRy55 https…

  • @cuidados
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: Código Infarto,nuevo protocolo para reducir tiempos de actuación en infarto de miocardio https://t.co/GOwk7RRy55 https…

  • @jeslarra
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Euskadik «Infartu Kodea» aktibatu du, miokardioko infartuetan bizkorrago jarduteko osasun-laguntzako protokolo b... https…

  • @jeslarra
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Euskadi activa “El Código Infarto” un nuevo protocolo asistencial para reducir los tiempos de actuación en el i... https…

  • @carpydia
    2015.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: Código Infarto,nuevo protocolo para reducir tiempos de actuación en infarto de miocardio https://t.co/GOwk7RRy55 https…

  • @foravina
    2015.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    Dr Loma: "La forma más fácil de reducir la mortalidad por IAM es no registrar los muertos". https://t.co/rgwj9Vkd3v

  • @lluis1966
    2015.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: Código Infarto,nuevo protocolo para reducir tiempos de actuación en infarto de miocardio https://t.co/GOwk7RRy55 https…

  • @PacienteActivo
    2015.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: Código Infarto,nuevo protocolo para reducir tiempos de actuación en infarto de miocardio https://t.co/GOwk7RRy55 https…

  • @HUAospitalea
    2015.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    Euskadi activa “El Código Infarto” un nuevo protocolo asistencial para reducir los tiempos de actuación en el i... https://t.co/aItop0IPOH

  • @HUAospitalea
    2015.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    Euskadik «Infartu Kodea» aktibatu du, miokardioko infartuetan bizkorrago jarduteko osasun-laguntzako protokolo b... https://t.co/Ynezm5Slor

  • @RedRedrun25
    2015.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: Código Infarto,nuevo protocolo para reducir tiempos de actuación en infarto de miocardio https://t.co/GOwk7RRy55 https…

  • @jdarpon
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: Código Infarto,nuevo protocolo para reducir tiempos de actuación en infarto de miocardio https://t.co/GOwk7RRy55 https…

  • @VOSTeuskadi
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    Mäs informaicón sobre el nuevo protocolo "Código Infarto" de @osakidetzaEJGV► https://t.co/uGT7qog3Ld https://t.co/t21aObtV6k

  • @mendibe_mar
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: Código Infarto,nuevo protocolo para reducir tiempos de actuación en infarto de miocardio https://t.co/GOwk7RRy55 https…

  • @GurutzetakoOsp
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    Código Infarto,nuevo protocolo para reducir tiempos de actuación en infarto de miocardio https://t.co/GOwk7RRy55 https://t.co/dHgzl9q67N

  • @Ambulancierogal
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    Euskadi activa “El Código Infarto” un nuevo protocolo asistencial para reducir los tiempos. https://t.co/F9PxyeMbZ0 https://t.co/4sU17rjw3j

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Galdakao-Usansolo Ospitaleko Dk. Jose Ramón Rumoroso, Arabako Unibertsitate Ospitalea Dk. Ángel Loma-Osorio, Donostia Unibertsitate Ospitalea Dk Miren Tellería