Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Turismo Iraunkorraren Gutun Berriari buruzko ekitaldian izan da

2015.eko azaroak 27
  • Iñigo Urkulluk Turismo Jasangarriaren Munduko Gailurrari amaiera eman dio Gasteizko Europa Jauregian

Iñigo Urkullu lehendakariak Turismo Jasangarriaren Munduko Gailurrari amaiera eman dio gaur Gasteizko Europa Jauregian, eta ekitaldi horretan Euskadik turismo jasangarriarekin duen konpromisoa ere azpimarratu du. Urkulluk irakurri du Turismo Jasangarriaren Munduko Gutuna eta berarekin batera izan da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia.

Hala, lehendakariak gogorarazi du gutun berriak turismoa munduko lehen industriatzat jotzen duela eta, berebat, funtsezko faktorea dela gure herriak kulturalki, sozialki eta ekonomikoki gara daitezen. Gutunean nazioarteko erakundeek, gobernuek, turismo-industriak eta gizarteak hartu beharreko neurriak planteatu dira turismo jasangarria berma dadin; eta helburu hori partekatzen du, hain justu, Eusko Jaurlaritzak, aurten Nazio Batuen Gailurrak ezarritako garapen jasangarriaren helburuekin bat.

Halatan, Urkulluk azaldu du hori izan dela Euskadiko turismoaren garapena gidatu duen «iparra». Hori dela eta, Euskadin kalitatezko zein hurbileko turismoaren eta arreta pertsonalaren alde egiten da, baita turismoa bizitza partekatzeko esperientzia dela bultzatu ere. Turismo-kontzeptu horren adibideak dira Gasteizko «green capital» edo Donostia; azken honetan izango baita datorren urtean kulturaren Europako hiriburutza. 

Gutunaren ildo garrantzitsuenak

Lehendakariak Gutunaren ildo nagusiak jakin erazi ondoren, Gutuna UNESCO eta TME-OMTren onespena jasoko du, mundu mailan, dokumentu ofiziala izan dadin.

Euskadiko Gailurrean parte hartu duten adituek adostutako testuak honako galdera orokorrari erantzun nahi dio: turismoak norainoko ahalmena duen tokiko elkarteentzako onuragarri izateko, hazkunde eta ekonomia berdeari eta berrikuntzari laguntzeko, ondare kulturala eta naturala zaintzeko eta ingurumena babesteko?.

Gutuna sinatzen dutenen ustez, argi dago nazioarte mailan onartutako garapen jasangarriaren ardatsetan oinarrituako turismoa, ingurumen- eta giza-ongizatearekin armonian dagoen turismo bat garatzeko bide bakarra da.

Eta besteak beste, honako puntuak adostu dituzte, labur bilduz:

  • Turismoak funtsezko papera du mundu baketsuagoa eraikitzeko bidean eta aukera berriak irekitzen ditu turismoa bake- eta tolerantzia-tresna gisa bultzatzeko;
  • Turismoa ongi kudeatzen bada, gidari nagusia da gaur egun altxorrak biharko belaunaldientzat mantentzeko, guztion ondasun, ukigarria nahiz ukiezina, babesa eta segurtasuna ziurtatuz;
  • Turismoak kontserbazioa eta bioaniztasuna babestu behar ditu, natura-ingurune osasuntsua eta ongi funtzionatzen duena ezinbesteko turismo-baliabidea baita eta naturak gu guztiongan duen balio intrintsekoaz jabetzeko balio baitu.
  • Turismoak aktiboki eta premiaz erantzun behar dio klima-aldaketari, bilakatzen ari den NBEren esparruan eta modu progresiboan murriztu behar ditu berotegi-efektuko gasen isuriak, modu jasangarrian hazteko;
  • Turismoak turismo-garapenaren klima-malgutasuna hobetzen saiatu behar du eta helmugako komunitateekin elkarlanean aritu behar du, haiek ere beren klima-malgutasuna eraiki dezaten.
  • Turismoak bere malgutasunari lagun diezaioke eta munduko ekonomia suspertzeari, karbonorik gabeko estrategia bati jarraiki eta energiaren, baliabideen eta garraio- eta komunikazio-sistemen erabilera berrituz;
  • Turismoa zeharkako jarduera da eta pobreziaren aurka egiten, natura eta ingurumena babesten eta garapen jasangarria bultzatzen lagun dezake;
  • Turismoak tokiko salgaiak eta zerbitzuak erabili behar ditu loturak areagotzeko eta ekonomia-ihesak gutxitzeko, turismo jasangarriaren garapenaren gizarte- eta ekonomia-kohesioa oinarrizko printzipio gisa aitortuta;
  • Turismoak ziurtatu behar du kontsumo- eta ekoizpen-eredu jasangarria ezartzen direla zerbitzu- eta jarduera-kate osoan;
  • Turismoa munduko ekonomia hazteko etorkizun handieneko gidaria da, batez ere garapen-bidean diren herrialdeetan, eta funtsezkoa da ekonomia berderako bilakaera ereduak sartzeko;
  • Turismoak teknologia eta kudeaketa berritzaileak eta egokiak egin behar ditu bere, baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzeko, batez ere, energia eta ura;
  • Turismoak konponbide berritzaileak eman behar ditu ekonomia zirkularraren testuinguruan baliabideen erabilera eraginkorragoa egiteko, ura alferrik gastatzea ekidinez, eraginkortasunak areagotuz eta kontsumoa eta kutsadura murriztuz;
  • Turismoak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) modernoek emandako aukerak aprobetxatu behar ditu, etorkizuneko turismo adimendun, arduratsu, sormenez betea eta inteligentea eraikitzeko.
13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @cmugica
    2015.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #ST20 proclamamos junto con @iurkullu la nueva carta mundial de turismo sostenible https://t.co/L6N4sG5eqm https://t.co/

  • @nmelg
    2015.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #ST20 proclamamos junto con @iurkullu la nueva carta mundial de turismo sostenible https://t.co/L6N4sG5eqm https://t.co/

  • @mirenarantza
    2015.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #ST20 proclamamos junto con @iurkullu la nueva carta mundial de turismo sostenible https://t.co/L6N4sG5eqm https://t.co/

  • @BabsonM
    2015.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #ST20 proclamamos junto con @iurkullu la nueva carta mundial de turismo sostenible https://t.co/L6N4sG5eqm https://t.co/

  • @jonbasterra
    2015.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #ST20 proclamamos junto con @iurkullu la nueva carta mundial de turismo sostenible https://t.co/L6N4sG5eqm https://t.co/

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #ST20 proclamamos junto con @iurkullu la nueva carta mundial de turismo sostenible https://t.co/L6N4sG5eqm https://t.co/

  • @iurkiaga
    2015.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #ST20 proclamamos junto con @iurkullu la nueva carta mundial de turismo sostenible https://t.co/L6N4sG5eqm https://t.co/

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #ST20 proclamamos junto con @iurkullu la nueva carta mundial de turismo sostenible https://t.co/L6N4sG5eqm https://t.co/

  • @Basquetour_eus
    2015.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #ST20 proclamamos junto con @iurkullu la nueva carta mundial de turismo sostenible https://t.co/L6N4sG5eqm https://t.co/

  • @arantxa_tapia
    2015.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    #ST20 proclamamos junto con @iurkullu la nueva carta mundial de turismo sostenible https://t.co/L6N4sG5eqm https://t.co/Zw32F5gTDP

  • @emiezquerra
    2015.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#TURISMO SOSTENIBLE] El lehendakari @IUrkullu ha asistido a la proclamación de la nueva Carta de Turismo Sostenible➡https://t

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#TURISMO SOSTENIBLE] El lehendakari @IUrkullu ha asistido a la proclamación de la nueva Carta de Turismo Sostenible➡https://t

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    [#TURISMO SOSTENIBLE] El lehendakari @IUrkullu ha asistido a la proclamación de la nueva Carta de Turismo Sostenible➡https://t.co/aPz3RImUWi

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)