Berriak Ogasuna eta Finantzak
qrcode

Amaitu da Euskal Autonomia Erkidegoko Diru-Laguntzen araubidea arautzen duen Lege-Aurreproiektuari ekarpenak egiteko fasea

2015-11-26

Lege honek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak ematen dituen diru-laguntzen kudeaketa eta emakidarako araubide juridiko orokorra arautuko du.

Erakunde hauek kudeatzen dituzten diru-laguntzei aplikatuko zaie lege hau: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionaleko erakunde autonomoek; Administrazio Instituzionaleko zuzenbide pribatuko erakunde publikoek, baldin eta haien sortze-legeak edo estatutu-arauek espresuki administrazioko sustapen-ahalmena eman badie; eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoek.

Legea egin zenean, proposatutako araudiaren alor eta edukiaren araberako bidezko izapide eta txostenak egin ziren, xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeari jarraiki. Lege horretako 8. artikulua betez, entzunaldia egin zen eta jendaurrean jarri zen hainbat erakundek beren ekarpenak egin zitzaten.

Jendaurreko informazioaren izapidea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarri zen eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuz osatu zen. Gainera, Irekia webgunean partaidetza-prozesu bat ere egin zen, herritarren ekarpenak jasotzeko.

Alegazioak eta jasotako iruzkinak aztertu ondoren, behin betiko testua egingo da eta testu hori Gobernu Kontseiluari igortzeko eta hark onartzeko izapideak egingo dira. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan