Berriak
Eu

URAk aurten hasiko ditu Faduraren hobetze hidraulikorako lanak

2015.eko azaroak 26

Gaur batzar berri bat egin da Getxoko Gobelako Batzorde informatiboan.

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako  Ingurumen eta Lurralde Politika sailera atxikia dena, Getxo-Gobelako Batzorde Informatiboan jakitera eman du  Fadurako eremuaren hobekuntza hidraulikorako lanok abenduan hasiko direla.

Lanok 12 hilabeteko iraupena izango dute, eta, horretarako, 2,6 miloi eurotako inbertsioa egingo du URAk. Hasierako hilabeteotan, desbideratu beharreko zerbitzuak ordezkatuko dira, eta oinezkoentzako behin behineko pasabide bat egingo da, Fadurako polikiroldegiko Uribe kosta zubia eraitsi eta ordezkatu bitartean erabiltzeko.

Proiektuan zehazten diren lan horiek Uribe Kosta zubitik eta ,ibaian gora, Salsidun jada eginak diren lanen hasieraraino doan tartean egingo dira. Beraz, Gobelako ibilguan 775 metrotan zehar egingo diren lanak, eremua horretan zein arro osoan  ur hustuketa handitzeko.

URAk batzordeari azaldu dion legez, lan hauen  xedea honakoa da: Faduran Gobela ibaiaren aldameneko eremuak hustea, ur hazkundeari lekua emango dion albo-plataforma bat sortzeko. Hau da, ur handiko sasoietarako ibaiaren ur-hustuketarako ahalmena handitzen da, Faduran, urak tokia izan dezan ur goraldiek kalterik sortuko ez duten eremuetan zabaltzeko. Horretarako, Fadurako zubi eta pasabideak eraitsi eta ordezkatu beharko dira.

Errekaganeko tartean egiten ari diren lanon inguruan, URAk gogorarazi du:

  • Gobela ibaiaren ibilgu-zabaltzea bukatu duela Getxoko Errekaganen; hain zuzen ere La Avanzada-tik eta Leioako hiribideko zubirainoko tartean. Lanon ibilgu-tartea 362 metro luze da, eta 13 metroraino zabaldu da.

  • Errekaganeko tarte horretan, Gobela ibai-ibilguaren zabaltzea mugarri garrantzitsu bat dela, oso. Izan ere, lanok ibilgutik bertatik egin behar izan dira, ezinbestean, ibai-ertzetan tokirik ez izateagatik; hortaz, ibai-emariaren gorabeherek nabarmen baldintzatu zitzaketen lanok.
  • Zorionez, ordea, azken hiruhilabeteko euri urriak lagun izan direla ibilguaren zabaltze-lanak une egokian burutzeko; eta balizko ur-handiak baino lehen bukatzeko.

  • Datozen hilabeteetan egiteke geratzen diren lanak honako hauek direla: alde batetik, ibilgu berriaren orma bertikalak atontzea,  La Avanzada-tik  eta El Carmeneko pasabiderainoko tartean; bestetik, pasabidea bera ordezkatzea, zein pasabidetik eta Leioako hiribiderainoko tartea urbanizatzea. Horiek horrela, 2016rako aurreikusten da lanok bukatzea.

  • Errekagane eta Fadurako lanok burututakoan, nabarmen jaitsiko dela 100 urteko itzultze aldiko ur-goraldien ur-laminak hartuko duen maila: Gobelan lanok egin aurretiko egoerarekin alderatuta,   1,44 metro behera,gutxien jaisten den eremuetan;  2,28 metro behera, gehien jaisten den horietan. Ondorioz, herriguneko eremu zabalak ur-goraldi at geratzen dira.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Imanol Landa, Getxoko alkatea