Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Bidaiarien sarrerek % 12 egin dute gora Euskadiko autonomia-erkidegoan 2010eko uztailean

2010.eko abuztuak 20

Ostatu-gauek ere % 11 egin dute gora 2009ko uztailarekin alderatuta

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak, 2010eko uztailean, 241.165 izan dira, aurreko urteko hilabete berean baino 25.000 sarrera gehiago. Beraz, % 12ko igoera egon da, Eustat-en datuen arabera. Bidaiarien sarrerek % 27 egin dute gora Araban, % 5 Bizkaian eta % 14 Gipuzkoan.

Estatuko bidaiarien sarrerek % 9 egin dute gora, eta atzerriko bidaiarien kopuruak, berriz, % 16. Estatuko bidaiariek hiru lurraldeetan handitu dute euren presentzia. Araban % 17 egin dute gora, Bizkaian % 5 eta, Gipuzkoan, % 10. Atzerritarrek ere hiru lurraldeetan handitu dute euren kopurua: % 50 Araban, % 5 Bizkaian eta % 19 Gipuzkoan.

Estatuko bidaiarietan, portzentajeak gora egin du Madril, Katalunia, Valentzia, Asturias, Andaluzia eta Galiziatik etorri direnei dagokienez, eta behera, berriz, Balearrak, Kantabria, Gaztela-Mantxa eta Nafarroatik etorri direnei dagokienez, besteak beste. Atzerritarren artean, igo egin dira, gehiago edo gutxiago, herrialde guztietatik etorritakoak, Luxenburgo, Danimarka eta Finlandiatik etorritakoak izan ezik. Portzentaje-igoerarik handienak herrialde hauetako bidaiariek izan dituzte: Frantzia, Portugal eta Iberoamerika.

2010eko uztailean izan diren ostatu-gauak 467.594 izan dira, hau da, % 11ko igoera (45.500 ostatu-gau gehiago) aurreko urteko uztailean baino. Ostatu-gauek urte arteko bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban % 21 egin dute gora, Bizkaian % 7 eta Gipuzkoan % 12.

Batez besteko egonaldiaren iraupena apur bat laburtu da 2009ko uztailarekin alderatuta Euskadiko autonomia-erkidegoan: 1,95 egun 2009ko uztailean eta 1,94 egun 2010eko uztailean. Lurraldeka, Araban laburtu egin da 1,83 egunetik 1,74ra, Gipuzkoan laburtu egin da 2,16 egunetik 2,12ra, eta Bizkaian luzatu egin da 1,82 egunetik 1,85era.


Plazen okupazio-mailak % 5 egin du gora, eta % 56,22koa izan da 2010eko uztailean. Egiaztatu da igoera horrek Arabako eta Gipuzkoako lurraldeei eragin diela. Izan ere, horietan, % 6 eta % 12ko igoerak izan dira hurrenez hurren. Okupazioa % 48,49koa izan da Araban eta % 67,83koa Gipuzkoan. Bizkaian, plazen okupazio-maila ez da askorik aldatu 2009ko uztailekoarekin alderatuta: % 50,11tik % 50,17ra pasatu da.

 

 

 

 


NEKAZARITZA-TURISMOKO ESTABLEZIMENDUAK

Euskadiko autonomia-erkidegoan, sarrerek % 16 egin dute gora eta ostatu-gauek % 12, 2009ko uztailarekin alderatuta.

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak, uztailean, 15.968 izan dira, aurreko urteko hilabete berdinean baino % 16 gehiago. Hiru lurraldeetan izan dira emaitza positiboak: Araban (% 5), Bizkaian (% 10) eta, batez ere, Gipuzkoan (% 23). Estatuko bidaiarien kopuruak % 17 egin du gora Euskadiko autonomia-erkidegoan: % 16 egin du gora Araban, % 10 Bizkaian eta % 21 Gipuzkoan. Atzerritarren sarrera-kopuruak ere % 10 egin du gora erkidego osoan. Lurraldeka, Araban modu esanguratsuan txikitu da kopurua, Gipuzkoan nabarmen handitu da eta Bizkaian ere handitu egin da baina gutxiago, portzentajeei dagokienez.

Euskadiko autonomia-erkidegoko nekazaritza-turismoko establezimenduetan eginiko ostatu-gauak 47.828 izan dira uztailean, hau da, aurreko urtean baino % 12 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan dira Araban (% 16) eta Gipuzkoan (% 18), eta mantendu egin dira Bizkaian.

Euskadiko autonomia-erkidego osoan, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldia apur bat laburtu da 2009ko uztailarekin alderatuta: 3,09 egunekoa izan zen iaz, eta 3,00 egunekoa 2010eko uztailean. Horrela, bilakaera negatibo hori Gipuzkoara eta Bizkaira zabaldu da. Izan ere, Gipuzkoan, jaitsiera % 4koa izan da, batez besteko egonaldia 3,39 egunekoa izan zelako 2009ko uztailean eta 3,26koa 2010eko uztailean. Bizkaian, aldiz, 2,88koa izan zen 2009ko uztailean eta 2,63koa 2010eko uztailean. Araban, berriz, % 10 luzatu da bestez besteko egonaldia: 2,52 egunekoa izan zen 2009ko uztailean eta 2,77koa 2010eko uztailean.

Plazen okupazio-maila % 6 handitu da, % 36,10etik % 38,29ra pasatuz, Gipuzkoan (% 14) eta Araban (% 3) izandako igoerei esker. Horiek konpentsatu egiten dute Bizkaian izandako jaitsiera (% -6).


Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan