Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantxa Tapiak gastronomiak eta sukaldariek turismo jasangarriari egindako ekarpena nabarmendu du

2015.eko azaroak 26

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun sailburuak, Arantxa Tapiak gaur Gasteizko Turismo Jasangarriaren Munduko Gailurraren inaugurazioan Euskadik turismo jasangarriarekin duen konpromisua errepikatu du eta gastronomiaren profesionalek sektorearen garapen arduratsuan duten papera azpimarratu du, atzoko Michelin izarren galan, beste behin lortutako onespenagatik zorionak emateaz batera.

Arabako hiriburuko Europa Jauregian bi egunetan zehar ospatuko den Gailurraren inaugurazio saioan, sailburuak ezeze Tomás de Azcárate Instituto de Turismo Responsable, Basquetour-Eusko Jaurlaritzarekin batera ekitaldiaren antolatzailea den erakundeko presidenteak ere hitzegin du. Azcáratek jasangarritasuna eta garapen jasangarriaren azterketa historikoa egin du eta turismoa, arlo honetan, pendiente zegoen gaia zela gogoratu du eta arrazoi horregatik ospatu zela orain dela 20 urte lehen Gailurra.

Bere aldetik, Vitoria-Gasteizko alkateak, Gorka Urtaranek, hiriak eta bere kudeatzaileek iraganean egindako lana eremu jasangarri izan dadin, azpimarratu du eta Gasteiz Green Capital izendatu zutela hiritarren eta bertako enpresen konpromisuari esker gaineratu du.

Azkenik, Arabakjo aldun nagusiak, Ramiro Gonzálezek jasangarritasun hiru eredu lurraldean aipatu ditu: turismoa-ingurumena binomioa, gune naturalaren %27tik gora Natura 2000 Sare Europarraren barnean; tokiko ekonomiaren aniztasuna, batez ere landa-guneetan, eta ibilbideen eta zikloturismoaren aldeko apustua.

Gailurraren inaugurazio saioaren ekitaldi instituzionala bukatu ondoren Gailurra ospatu dadin lagundu duten erakundeetako ordezkariek hitzegin dute: UNESCOko Han Qunlik; OMTko Cordula Wohlmuther eta Luigi Cabrinik Global Sustainable Tourism Councileko presidenteak. Honez gain, Espainiako Instituto de Turismo erakundeko zuzendari orokorrak, Marta Blancok ere hitzegin du.

Inaugurazio-saioan Federico Mayor Zaragoza, Fundación Cultura de Paz erakundeko presidenteak antolatzaileei ekitaldia antolatzeagatik eskerrak eman dizkie eta egun hauetako emaitzak aberatsak izatea opatu die.

Jarraian, hitzaldi ezberdinak egongo dira, ondare amankomuna eta bakearen kulturaren sustapena; turismoa eta bioaniztasunaren arteko aliantza; turismoaren esanahia bereragitea aldaketa klimatikoaren aurrean; eta turismoa eta tokiko elkarteen eskuraketa.

Gailurrak bihar jarraituko du eta ekitaldi garrantzitsuena Iñigo Urkullu lehendakariak egingo duen Turismo Jasangarriaren Munduko Gutun berriaren proklamazioa izango da, eguerdiko 13ak aldera.

Honez gain eta aurretiaz, berrikuntza eta ikuspegi adimenduak; eta turismo jasangarriaren aldeko akordioak gaiei buruzko hitzaldiak egongo dira eta Gailurraren emaitza nagusiak jakin eraziko dira.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aitordelgadocom
    2015.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Euskadik turismo jasangarriarekin duen konpromisua berretsi nahi dugu #ST20 https://t.co/PgO1HfTN3V https://t.co/Ysdfeda

  • @NautilusLanza
    2015.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Euskadik turismo jasangarriarekin duen konpromisua berretsi nahi dugu #ST20 https://t.co/PgO1HfTN3V https://t.co/Ysdfeda

  • @mirenarantza
    2015.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Euskadik turismo jasangarriarekin duen konpromisua berretsi nahi dugu #ST20 https://t.co/PgO1HfTN3V https://t.co/Ysdfeda

  • @BiosphereITR
    2015.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Euskadik turismo jasangarriarekin duen konpromisua berretsi nahi dugu #ST20 https://t.co/PgO1HfTN3V https://t.co/Ysdfeda

  • @Basquetour_eus
    2015.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Euskadik turismo jasangarriarekin duen konpromisua berretsi nahi dugu #ST20 https://t.co/PgO1HfTN3V https://t.co/Ysdfeda

  • @arantxa_tapia
    2015.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    Euskadik turismo jasangarriarekin duen konpromisua berretsi nahi dugu #ST20 https://t.co/PgO1HfTN3V https://t.co/YsdfedaoYq

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)