Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Iñigo Urkullu lehendakariak ezagutaraziko du Turismo Jasangarriaren Gutun berria bihar Arantxa Tapiak inauguratuko duen Mundu mailako Gailurrean

2015.eko azaroak 25
  • Europa Jauregian eta bi egunetan, turismoa eta jasangarritasun arloetako 200 enpresa baino gehiagok eztabaidatu eta zehaztuko dituzte Lanzaroten orain 20 urte sortutako Gutuna ordezkatuko duen Turismo Jasangarriaren Konpromisu Gutun berriaren edukiak.
  • Gailurra Basquetourrek eta Instituto de Turismo Responsable erakundeak antolatu dute UNESCO, Turismoaren Munduko Erakundea (OMT) eta Global Sustainable Tourism Councilen laguntzarekin, besteak beste.

Iñigo Urkullu lehendakariak ezagutaraziko du ostiral honetan Turismo Jasangarriaren Gutun Berria, bihar Gasteizko Europa Jauregian, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun sailburuak, Arantxa Tapiak, inauguratuko duen Mundu mailako Gailurrean. Bi egunetan, turismoa eta jasangarritasun arloetako 200 erakunde eta enpresa baino gehiagok eztabaidatuko dute jomuga turistikoek jasangarritasunari dagokionean dituzten erronkei buruz eta Lanzaroten, orain 20 urte, sortutako Turismo Jasangarriaren Konpromisu Gutuna ordezkatuko duen dokumentu berria zehaztuko dute.

Turismo Jasangarriaren Munduko Gailurra Basquetourrek eta Instituto de Turismo Responsable erakundeak antolatu dute UNESCO, OMT eta Global Sustainable Tourism Councilen laguntzarekin, besteak beste. Biharko inaugurazio saioan, Arantxa Tapia sailburuak ezeze, aipatutako Institutoko presidenteak, Tomás de Azcáratek; Gasteizko alkateak, Gorka Urtaranek; Arabako aldun nagusiak, Ramiro Gonzálezek; Han Qunli UNESCOkoak; Cordula Wohlmuther OMTkoak, Luigi Cabrini GSTC (Global Sustainable Tourism Council)-ekoak eta Instituto de Turismo de España erakundeko zuzendari nagusiak, Marta Blancok, parte hartuko dute.

Munduko Gailur hau Euskadin egiten da martxoan jomuga turistiko jasangarri gisa egiaztagiria lortzeko konpromisua sinatu ondoren, UNESCO eta OMTren babespean. Euskadik jomuga turistiko jasangarriaren egiaztagiria lortzeko apostu hau Euskal Turismoaren 2020 Plan Estrategikoan kokatzen da jomuga baten jasangarritasunak bere lehiakorragoa izan dadin laguntzen diolako. Konpromisu hau, gero, Gasteizek ere sinatu zuen Euskadiren konpromisu orokorraren barnean eta, gauza bera egingo dute, gainontzeko euskal jomugek.

OMT (Turismoaren Munduko Erakundea)-ren esanetan, jomuga turistiko jasangarria sistema turistiko orokorraren planifikazio eta kudeaketa ikuspegi integratua onartu duena da, egungo eta etorkizuneko behar ekonomikoak, giza-kulturalak, ingurumenekoak eta erakundeenak betetzen dituena, gizakien garapen integrala lortzeko turismoaren papera bermatzen duena eta bisitariek esperientziaren asebetetze maila handia izan dezatela lortzen duena, jasangarritasunaren inguruko arazoetaz kontzientziatuz eta praktika turistiko jasangarriak izan ditzaten sustatuz.

Komunikabideetarako deialdia:

Hilak 26:

9,30etan. Europa Jauregia. Francisco de Vitoria Aretoa- Vitoria-Gasteiz. Gailurraren inaugurazioa Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua, Arantxa Tapiaren eskutik. Ekitaldian Instituto de Turismo Responsable erakundeko presidenteak Tomás de Azcáratek ere parte hartuko du eta, anfitrioi gisa, Gasteizko alkateak, Gorka Urtaranek, eta Arabako aldun nagusiak, Ramiro Gonzalezek.

Hilak 27:

13,00-14,00etan. Europa Jauregia. Francisco de Vitoria Aretoa. Vitoria-Gaseiz. Iñigo Urkullu lehendakariak ezagutaraziko du Turismo Jasangarriaren Gutuna

 

Egitaraua atxikituta pdf dokumentoan.

Ekitaldi bakoitzaren argazkiak bidaliko dira

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @inmaizcoa
    2015.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#TURISMO] El lehendakari Iñigo Urkullu dará a conocer la nueva Carta del Turismo Sostenible en la Cumbre Mundial ➡ https://t.c

  • @hotelarbe
    2015.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#TURISMO] El lehendakari Iñigo Urkullu dará a conocer la nueva Carta del Turismo Sostenible en la Cumbre Mundial ➡ https://t.…

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    [#TURISMO] El lehendakari Iñigo Urkullu dará a conocer la nueva Carta del Turismo Sostenible en la Cumbre Mundial ➡ https://t.co/rbPWoc8S8d

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)