Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko toki-merkataritza babesteko urteroko kanpaina martxan jarri du

2015.eko azaroak 30

·        «BERTAKO DENDAK, IZEN-ABIZENEKIN» izango da aurtengo kanpainaren leloa, eta «ahalegin handiz enplegua sortzen eta gure kaleei bizia ematen dieten merkatarien» lana nabarmentzea izango du helburu.

·        Udazkenero bezala, txikizkako merkataritzaren garrantziaz ohartarazi nahi diote kontsumitzaileari, oraingoan, zuzeneko dei baten bitartez: «Tokiko merkataritzak zure laguntza behar du. Ez hutsik egin!»

·        Kanpaina abenduaren 1etik 30era bitartean egongo da martxan Euskadi osoan, eta telebistan, irratian, prentsan, online hedabideetan eta kalean ikusiko dugu.

Eusko Jaurlaritzak udazkeneroko publizitate-kanpaina jarri du martxan, tokiko merkataritzak euskal gizarteari eragiten dion onuraren inguruan kontzientziatzeko, bai ekonomian, bai gure udalerrietako bizitzan.

Tradizioz kontsumitzaileen erosketa handiei lotutako sasoi hauen aurretik gauzatzen da kanpaina; hau da, Gabonen eta urtarrileko merkealdiaren aurretik. Kanpaina honekin batez ere bi helburu lortu nahi dira: batetik, erosketak aurrez aktibatzea, sektoreak eskatu moduan, eta, bestetik, gogoraraztea zeinen garrantzitsua den tokiko merkataritza babestea gastu handienen denboraldian.

Horregatik, abenduaren 1etik 30era, kontsumitzaileei merkataritzako sektore horiek babesteko gonbita luzatuko die kanpainak, honako mezu honekin: «BERTAKO DENDAK, IZEN-ABIZENEKIN. Iratxeren altzari-denda, Aitorren okindegia, Lauraren zapata-denda... Bertako dendek izen berezia dute: hain zuzen, ahalegin handiz enplegua sortu eta gure kaleei bizi ematen dieten pertsonena». Tokiko merkataritzak zure laguntza behar du. Ez hutsik egin!». (*Ikus ohar honi erantsitako sormen-piezak eta esteka hau: xxxxxx)

Kanpaina Euskadiko biztanle guztiei zuzenduta dago, eta publizitate-bitarteko nagusienetara iritsiko da: telebista, prentsa idatzia eta online prentsa, kanpoko publizitate-euskarriak eta irratia, kasu.

Honako hau nahi da bermatu: xede-audientziaren % 90i helarazten zaiola kanpaina, kontaktu maiztasun handiarekin helarazi ere.

Telebistan 20 segundoko iragarki bat ematea aurreikusi dute, 570 alditik gora. Prentsa idatziaren kasuan, Euskadin argitaratzen diren euskarri guztietan agertuko dira iragarkiak, bai eta Estatuko egunkari nagusien eta kirol-egunkarien Euskadiko argitalpenetan ere. Tokiko argitalpenen babesa ere badu kanpainak, eta 50 iragarki baino gehiago argitaratuko dira hedabide idatzietan.

Bereziki erreparatu zaio hedabide digitaletan presentzia izateari: bai prentsaren edizio digitaletan eta sare sozialetan (YouTube eta Twitter, kasu), bai gailu mugikorretarako publizitatean. Hala bannerrak nola spotak erabiliko dira. Aurreikuspenen arabera, 1.350.000 inprimatze egingo dira, eta spota 115.000 aldiz bistaratuko da. Plangintza horrek gutxienez 10.700 klik sortuko ditu webean.

Kanpainak, ezin bestela izan, presentzia izango du kalean ere, hortxe baitaude dinamizatu nahi diren saltokiak. Horretarako, hiriburuetako garraiobideak eta garraio publikoko sare nagusiak ditugu. Kanpaina lau astez egongo da kalean, kokagune horietan, ikusgai.

Irratiaren kasuan, kate nagusiak hautatu dira, hala irrati konbentzionalekoak nola musika-irrati tematikoak, eta 20 segundoko publizitate-kuñak planifikatu dira. Irrati-etxe guztiak hartuta, 453 kuña emango dira orotara.

Kanpainak soziodemografiaren, lurraldearen eta hizkuntzaren arloko irizpideak errespetatuko ditu. Hau da, xede-audientziarengana hurbildu nahi du txikizkako merkataritza, modu eraginkorrean.

 

 

18 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @zazpikaleak
    2016.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    '#COMERCIO LOCAL, CON NOMBRE PROPIO” es el eslogan de campaña del Gobierno vasco https://t.co/w8SAeDU2S6 #CascoViejo #Bilbao

  • @bostbatean
    2015.eko abenduak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco pone en marcha la campaña anual de apoyo al comercio local de Euskadi https://t.co/O3kroNabrv

  • @BerttiFotografo
    2015.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco pone en marcha la campaña anual de apoyo al comercio local de Euskadi https://t.co/IqJ3abg6ax

  • @arantxieu
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @ALEbidun: Irekia - El Gobierno Vasco pone en marcha la campaña anual de apoyo al comercio local de Euskadi https://t.co/fOPzUEKYM6

  • @ALEbidun
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco pone en marcha la campaña anual de apoyo al comercio local de Euskadi https://t.co/fOPzUEKYM6

  • @Benitopastor
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    Mi buen amigo Ibón Casas dice que es mejor dar asco que dar pena ( es una persona con retinosis pigmentaria, casi... https://t.co/yuP2vAWhrO

  • @DraRetail
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    El #comerciolocal tiene nombre propio y mucho que ofrecerte, @Irekia https://t.co/X5xkwY3Vc0

  • @LAURAKBAT
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco pone en marcha la campaña anual de apoyo al comercio local de Euskadi https://t.co/2jJej9LNW1

  • @muganirun
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    Pequeños bares y tiendas locales crean empleo y dan vida a las calles de nuestras ciudades

    Desde Irún nos... https://t.co/pKSdk6Nrqg

  • @ikusmer
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#MERKATARITZA] Euskadiko toki-merkataritza babesteko urteroko kanpaina martxan jarri dugu ➡ https://t.co/XoqHiARPbd https://t

  • @LAURAKBAT
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Eusko Jaurlaritzak Euskadiko toki-merkataritza babesteko urteroko kanpaina martxan jarri du https://t.co/cRYycwdsMh

  • @Okelbiz
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    Siempre es bienvenido este tipo de campañas. Apoyar al pequeño comercio es labor de todos: instituciones y... https://t.co/ECZOv4qZtZ

  • @Benitopastor
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    Estoy convencido que estas campañas no son malvadas, simplemente son pura ignorancia de lo que se habla. ¿Alguien... https://t.co/AeO3c7NA6B

  • 2015.eko abenduak 01

    Me parece muy bien, ya es hora que se acuerden del pequeño comercio y nos ayuden un poco.

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#COMERCIO] Hemos puesto en marcha la campaña anual de apoyo al comercio local de Euskadi ➡ https://t.co/bGCUrQKctZ

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    [#COMERCIO] Hemos puesto en marcha la campaña anual de apoyo al comercio local de Euskadi ➡ https://t.co/bGCUrQKctZ

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#COMERCIO] Hemos puesto en marcha la campaña anual de apoyo al comercio local de Euskadi ➡ https://t.co/UWafyVO169 https://t.…

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    [#COMERCIO] Hemos puesto en marcha la campaña anual de apoyo al comercio local de Euskadi ➡ https://t.co/UWafyVO169 https://t.co/5fNXUSjvNc

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)