Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Kontrolerako osoko bilkura (2015/11/27)

2015.eko azaroak 27

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek erantzuna eman diete legebiltzarkideek Kontrolerako Osoko Bilkuran eginiko galderei eta interpelazioei.

Interpelación formulada por D.ª Nerea Llanos Gómez, parlamentaria del grupo Popular Vasco, al lehendakari, relativa al pacto antiyihadista

Iñigo Urkullu lehendakariak uste du ezen, terrorismoari aurre egiteko neurriei buruz eztabaidatzen hasi aurretik, beharrezkoa dela «printzipio batzuk eta oinarri etiko sendo bat partekatzea». Urkulluren ustez, «iritzi-batasuna» eta «erakundeen arteko lankidetza» ezinbestekoak dira terrorismoari aurre egiteko. Nolanahi ere, azpimarratu du gerra ez dela jihadista zelulak emango dituzten germen fanatikoak saihesteko bidea, eta Nazio Batuen babesa izango duen defentsarako politika europarraren aldeko apustua egin du.

Lehendakariak Legebiltzarrean azaldu ditu orain arte egindako ekintzak. Esaterako, prebentzioaren eta segurtasunaren alorrean, Ertzaintza gainerako polizia-kidegoekin elkarlanean ari da eta Euskadin edozein eraso terrorista prebenitzeko eta saihesten ahalegintzeko protokoloak planteatzen ari dira. Hala ere, eta orain dela gutxi Barne Ministerioak Segurtasun mahairako deitu zituzten arren, lehendakariak uste du hobetu daitekeela Espainiako gobernuarekin dagoen lankidetza, polizien koordinazioa hobetze aldera.

Neurri horiez gain, Urkulluk etengabeko lanaren alde egin du; horren bidez, «gizarte kohesionatu, integratu eta hezibide onekorantz egiteko». Horrela, mugimendu erradikal bortitz guztien germena sortzea eragotziko baita. Euskadin, esaterako, lehendakariak adierazi duenez Eusko Jaurlaritzak lan hori egiten duela euskal komunitate islamikoarekin «etengabe harremanetan egonda eta lankidetzan arituta», gizarteratzea eta bizikidetzarako hezkuntza lortzeko helburuarekin.

Pregunta formulada por D. Gorka Maneiro Labayen, parlamentario del grupo Mixto-UPyD, al lehendakari, sobre el falseamiento de expedientes académicos de etarras con la intención de reducir sus penas

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskal Herriko Unibertsitateak duen jarrera azpimarratu du; izan ere, unibertsitatea prest dago gai hau judizialki argitzeko eskatzen zaion dokumentazioa emateko, «gardentasunerako eta argitasunerako» duen konpromisoari jarraikiz. Epaitegietan argitu behar da planteatutako salaketa, eta, hari horri tiraka, gogorarazi du Eusko Legebiltzarrak botoen % 85ekin baztertu egin duela ikerketa-batzorde politiko bat sortzea.

Gai honi buruz, lehendakariak Konstituzio Auzitegiaren adierazpena gogorarazi du: hau da, presoen berreziketa eta birgizarteratzea dela zigorraren helburua, eta presoek egindako ikasketak 2004ko urriaren 28ko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluan aho batez onartutako protokoloak bermatzen dituela.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    [BIDEOA] Erantzunak legebiltzarkideek Kontrolerako Osoko Bilkuran (2015/11/27) eginiko galderei eta interpelazioei ➡ https://t.co/6yhyGhG7T4

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)