Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak natura-ondarea kontserbatzeko ezaguera sortzen duten erakunde pribatuentzako oinarri arautzaileak eta diru-laguntzak ezarri ditu. (2015-11-24(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko azaroak 24

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren aginduari, zeinaren bidez natura-ondarea kontserbatzeari buruzko ezaguera sortzeko proiektuak egiten dituzten erakunde pribatuen oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta diru-laguntzak emateko deialdia egiten baita.

Ana Oregi sailburuak hau adierazi du: Aginduaren helburua da 2016. ekitaldian natura-ondarea kontserbatzeko ikerketa-proiektuak eta -lanak egiten dituzten erakunde pribatuentzako diru-laguntzak emateko oinarriak ezartzea; horretarako, 160 mila euroko aurrekontua dugu.

Erakunde interesdunek www.euskadi.eus webgunearen bidez egin beharko dituzte eskabideak, kontsultak eta prozeduraren izapide guztiak. Balioespen Batzorde batek aztertuko ditu eskaerak. Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariak eta Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzako bi teknikarik osatuko dute Batzorde hori eta haietako batek idazkari-lanak beteko ditu. Horrez gain, proposamenak ebaluatzeko, ingurune naturalaren kontserbazioaren arloan entzute handia duten pertsonen iritzia jaso dezakete.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2015.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco establece subvenciones que generen conocimiento en la conservación del Patrimonio Natural https://t.co/30B9w7lnZk

Komunikabideek behera kargatzeko