Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

6 milioi udalentzako diru-laguntzatan, ikastetxeetan hobekuntzak egiteko (Udalaguntza-2015). (2015-11-24(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-11-24

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez onartu du, hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxeak dauden udal jabegoko eraikinetan obrak egitera bideratutako gastuak finantzatzeko diru-laguntzak deitzen dituen agindua. Udalaguntza-2015 izenez ezagutzen den deialdi honek 6 milioi euroko diru-kopurua du.

Udalaguntza-2015 deialdian parte hartu ahal izango dute aurrerago aipaturiko ezaugarriak betetzen dituzten ikastetxeetan hobekuntza lanak egiteko proiektuak aurkezten dituzten Euskadiko udalek. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren diru-laguntza balorazio-batzodeak onarturiko aurrekontuaren %60koa izango da. Agindu honen bidez finantzatu ahal diren obrak 2015eko urtarrilaren 1 eta 2016ko abuztuaren 31 bitartean hasi beharko dira eta 2016ko abenduaren 31 baino lehenago bukatuak egon behar dute.

Udalaguntza deialdiak ikastetxeen instalazioetan hobekuntzak burutzeko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta tokiko korporazioen arteko koordinazioan du sorrera. Elkarlan honen helburua da hezkuntzara bideratutako bitartekoen eraginkortasun handiagoa lortzea, eta era berean, baliabide publikoen optimizazioa ere ahalbidetzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan