Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Helduen hezkuntzan garatutako jardueretarako dirulaguntzak. (2015-11-24(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-11-24

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, agindu bat onartu du gaur izandako bileran, hain zuzen, irabazi asmorik gabeko erakundeek helduen hezkuntzaren arloan garatutako jarduerak egiteko diru-laguntzetarako deialdirako.

Deialdi honen xede da diru-laguntzak ematea, guztira 39.000 eurokoak, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egonik irabazi asmorik ez duten eta 2014/2015 ikasturtean helduen hezkuntzan oinarrizko heziketaren arloan jarduten zuten erakundeei.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan