Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak akordio bat lortu du Espainiako Gobernuarekin, gazteen kontratazioa sustatzeko gizarte-kuotetako hobariak Lanbidek kudea ditzan. (2015-11-24(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko azaroak 24

 

Erabakia, baimena emateko partzialki atzera egiteko 18/2014 Legearen agindu jakin batzuen aurkako 264-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoan (18/2014 Legea, urriaren 15ekoa, hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko premiazko neurriak onartzen dituena).

LABURPENA

Espainiako Gobernuak aitortzen du LANBIDEri dagokiola gizarte-kuotetako hobariak kudeatzea.
Eusko Jaurlaritzaren ustez, aitoperna oso garrantzitsua da Jaurlaritzak gazteak kontratatzeko eta ondorioz gazteen enplegua sortzen laguntzeko pizgarrien inguruko gatazkak saihestuko direlako
.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, lortu duten akordioari esker, 2010. urtean Euskadiri eskualdatutako enplegu-politika aktiboen arloko eskumena hausten zuten bi lege interpretatzen bat egin dute:

1/2015 Errege Lege Dekretua, otsailaren 27koa, bigarren aukerako mekanismoarena, finantza-kargaren murrizketarena eta gizarte arloko bestelako neurriena (uztailaren 28ko 25/2015 Lege gisa baliozkotua eta onartua). Arau horretako 8. eta 9. artikuluek gizarte-kuotetako hobariak jasotzen dituzte Gazteentzako Bermerako Sistema Nazionalean izena emanda dauden pertsonak kontratatzeko, bai eta langile autonomoentzat ere, lana eta familia bateratzeari lotutako kontratazioak egiteko.
Hazkuntzaren, lehiakortasunaren eta eraginkortasunaren aldeko premiazko neurriak onartzeko urriaren 15eko 18/2014 Legea. Lege honetako 92., 98., 102. eta 107. artikuluek 300 €-ko hobarien sistema bat aurreikusten dute gizarte-kuotetan, 6 hilabetetan, ez lanik ez ikasketarik egiten ez duten 16 eta 30 urte inguruko pertsonak kontratatzen dituzten enpresentzat.

Akordioari esker, Espainiako Gobernuak onartu du bi legeetan jasotzen diren gazteen eta langile autonomoen kontrataziorako kuotetako hobariak enplegu-politika aktiboen arloko euskal eskumenari soilik dagozkion pizgarriak direla.

Eusko Jaurlaritzak oso garrantzitsua deritzo aitortza horri, Espainiako Gobernuak gaur arte zalantzan jartzen baitzuen hobari horiek gauzatzeko eta gazteen enplegua sortzea xede izango duen pizgarrien politika bat Euskadin finkatzeko LANBIDEren gaitasuna. Espainiako Gobernuak LANBIDEren lana blokeatzen zuen, pizgarri horiek Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren bitartez finantzatzera, kontrolatzera eta berrikustera behartzen baitzuen, eta ez zuen betetzen, beraz, 2010. urtean sinatutako eskumen-eskualdatzea.

Akordioak garbi uzten du bi legeetan aurreikusten diren enpresa-kuotetako hobariak 2010. urteko enplegu-politika aktiboen arloko eskumen-eskualdatzearekin bat egingo direla. Zehazki, honako hau dio akordioak: Gizarte Segurantzako kuotetako hobariak (...) lanaren, enpleguaren eta enplegurako Lanbide Heziketaren esparruan lan-arloko legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzko azaroaren 5eko 1441/2010 Errege Dekretuan ezarritakoa aintzat hartuta egingo dira.

AZAROAK 30

Akordio hau Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Josu Erkorekak, eta Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak, Cristóbal Montorok, sinatu dute. Azaroaren 30ean argitaratuko da Euskadiko eta Estatuko aldizkari ofizialetan.

Estatuaren eta EAEren arteko Aldebiko Batzordean sei hilabetez eginiko negoziazio baten ondoren iritsi da; hari esker, ez da Konstituzio Auzitegiaren aurrean helegiterik jarri beharko bigarren aukerako mekanismoaren, finantza-kargaren murrizketaren eta gizarte arloko bestelako neurrien otsailaren 27ko 1/2015 Errege Lege Dekretuaren (eta haren bilakaera izan den uztailaren 28ko 25/2015 Legearen) aurka, eta ez da, halaber, hazkuntzaren, lehiakortasunaren eta eraginkortasunaren aldeko premiazko neurriak onartzeko urriaren 15eko 18/2014 Legearen artikuluetako batzuen aurka jarritako helegitean partez atzera egin behar izatea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau