Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Gobernuak interes sozialeko izendatu du ASPANOGI - Gipuzkoako haur minbizidunen guraso Elkartea. (2015-11-24(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko azaroak 24

Dekretua, ASPANOGI- Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak hala eskatuta, gaurko bileran gobernuak interes sozialeko izendatu du ASPANOGI - Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea.

ASPANOGI irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, 1996an sortua. Haur minbizidunen eta haien gurasoen egoera -medikoa, psikologikoa, asistentziakoa eta abar- hobetzen lagundu nahi du, bai haien bai haien familien garapen afektiboa egokiena izan dadin. Erakundeak bere jarduera 2010etik etenik gabe gauzatu duela ziurtatu du, batez ere Gipuzkoako lurralde historikoari dagokionez.

Erakunde bat interes sozialeko izendatzeko baldintzak eta prozedura Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan datoz araututa. Interes sozialeko izendatuta, erakundeek autonomia-erkidegoko gizarte-zerbitzuen esparruan egindako ibilbidea eta lana aintzatesten dira, eta lehentasuna ematen zaie euskal administrazio publikoen diru-laguntzetan.

Araudiak zehaztutakoaren arabera, erakundeak interes sozialeko izendatzeko, beharrezkoa da, gizarte-zerbitzuak eskaintzeaz eta irabazi-asmorik gabekoak izateaz gain, langileen % 40k kontratu mugagabea izatea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau