Berriak Lehendakaritza
Eu

Salatzen direnekin batera emakumeen kontrako indarkeria kasu gehiago daudela gogoratu du Emakundek

2015.eko azaroak 24

Emakundek/Emakumearen Euskal Erakundeak gogoratu du gaur, Emakumeen kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bezperan, ezagutzen ditugunekin batera, emakumeen kontrako indarkeria kasu gehiago daudela, asko ez baitira salatzen eta ezkutuan geratzen dira. Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariak adierazi du arazo larri eta estruktural honen “izeberg-aren punta” direla ezagutzen ditugun datuak, hainbat ez baitira salatzen eta ezagutzen. Landaidaren iritziz, arazo larri hau banalizatzeko egiten diren saiakerak benetan maltzurrak dira, eta oso arriskutsuak hiritarrek arazoaren aurrean duten pertzepzioan eragina dutelako, eta, larriagoa dena, eragin handia dutelako indarkeria jasaten duten emakumeengan, oraindik zailago jartzen dielako euren egoeratik irteteko saiakerak egitea. Gizarteko pertsona guztiek dugu ardura, esan du Landaidak, emakume hauentzako egoera eta baldintza onenak sortzen.  

Balore aldaketa da, Emakunderen iritziz, emakume eta gizonen berdintasuna oztopatzen duten jarreren kontra egiteko eta arazo hau errotik desagerrarazteko tresna eraginkorrena. Zentzu honetan, Landaidak berdintasun politikak aldarrikatu ditu indarkeria mota honekin amaitzeko tresna modura.

Emakundek gizarte osoari dei egiten dio bihar, azaroak 25ean, Emakumeen kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, emakumeen kontrako indarkeriaren gaitzespen publikoa egin dezan, hiri eta herri ezberdinetan antolatu diren mobilizazioetan parte hartuz edota emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa bihurtu den puntu lila erakutsiz (Hemen jaitsi daiteke puntu lila). Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokak alor asko ukitzen dituela gogoratu du Emakundek. Oso garrantzitsua da hezkuntzan lan egitea, baina ez soilik eskoletan. Sozializazio agenteak asko dira (familia, eskola, komunikabideak…). Gizarte osoak errepikatzen ditu estereotipo sexistak eta beraz, gizarte osoaren inplikazioa behar da hauen kontra egiteko. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GaldakaoDendari
    2015.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [EMAKUNDE] Salatzen direnekin batera emakumeen kontrako indarkeria kasu gehiago daudela gogoratu du @EmakundEJGV-k ➡ https://t

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [EMAKUNDE] Salatzen direnekin batera emakumeen kontrako indarkeria kasu gehiago daudela gogoratu du @EmakundEJGV-k ➡ https://t

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    [EMAKUNDE] Salatzen direnekin batera emakumeen kontrako indarkeria kasu gehiago daudela gogoratu du @EmakundEJGV-k ➡ https://t.co/iX7wchpPJv

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)