Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Europako Batzordeak Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020 aldirako Euskadiko programa operatiboa onartu du

2015.eko azaroak 25

Europako Gizarte Funtsaren Euskadiko programa operatiboaren jarraipena egiteko batzordea eratzeko bilera egin da gaur goizean Bilbon, enplegua eta gizarteratzea sustatzeko Europar Batasunaren laguntzen aldi berri bat abian jarrita hala. Laguntzok Europar Batasunean kohesioa bultzatzeko funts estruktural zaharrenaren bitartez bideratuko dira: hau da, Europako Gizarte Funtsaren bitartez. 

Europako Batzordeak Europako Gizarte Funtsaren Euskal Autonomia Erkidegoko programa operatiboa onartu zuen iragan abuztuaren 27an, aurkeztutako proposamenak «hazkunde adimendun, jasangarri eta integratzailea zein gizarte, lurralde eta ekonomia arloko kohesioa» bultzatzen dituela ebatzi ostean. 2014-2020 aldirako, programak 107,65 milioi euroko aurrekontua aurreikusten du. Aurrekontuaren erdia, hau da, 54,12 milioi euro, Europar Batasunak jarriko du; beste erdia, euskal erakundeek.

Programa operatiboa 2020ra bitartekoa baldin bada ere, hiru urte gehiago ere luza daiteke, 2023ra arte. Programan jasotzen diren jardueren helburu nagusiak, berriz, honakoak dira: langabeek, batik bat langabezian denbora asko daramatenek, lan merkatura sarbidea izan dezaten erraztea, bai norberaren kontura lan egiteko bai besteentzat lan egiteko; enpleguaren kalitatea hobetzea; eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan merkatuan sartzea erraztea, adibidez desgaitasunak dituztenak edo gizarte bazterketa egoeran edo pobrezia arriskuan daudenak.

Aurreikusitako inbertsioak honako lehentasun hauetan bilduko dira: aurrekontuaren % 57,30 enplegua eta lan-mugikortasuna indartzera bideratuko da; % 37,16 gizarteratzea sustatzera eta pobreziari eta diskriminazio mota orori aurre egitera; % 2,75 gizarte-berrikuntzako neurrietara; eta gainontzeko % 2,79a programa behar bezala garatzeko laguntza teknikoa ematera.

Programa operatiboak 48.000 pertsona lagunduko dituela aurreikusten da, eta, behin 2023an indarraldia amaitzen denean, 10.000 lagunek nolabaiteko kualifikazioa lortzea, 9.000 lagunek euren konturako edo besteen konturako lanen bat aurkitzea, eta gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden 8.000 lagun lan-bilaketan aktibatua egotea, hezkuntza edo prestakuntza programaren baten integratzea edo lan munduan txertatzea espero da.

Programa operatiboa Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak egin du, azken urteotako EAEko egoera sozioekonomikoa zein laborala kontuan hartuta, eta Europako Gizarte Funtsaren jarduera eremuari dagozkion helburu eta inbertsio lehentasunekin bat egiten duten hainbat jarduera ildo biltzen ditu.

Angel Toñak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, programaren garrantzia nabarmendu du: «Euskadik urte asko daramatza Europako funtsak jasotzen; zehazki, Europako Gizarte Funtsaren finantzazioa. Zalantzarik gabe, oso baliagarria izan da laguntza hori Euskadiko enplegu eta gizarteratze datuak hobetzeko, bereziki, krisialdi ekonomikoaren unerik gordinenetan».

 

Banaketa

Euskadin enplegu politika aktiboak ezartzeko eskudundutako erakundea izanik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak jasoko du onartu berri den programa operatiboari esker mobilizatuko den 107 milioi euroko aurrekontu-sailaren erdia. Hain zuzen ere, honako hauek dira programa operatiboari esker Lanbidek kofinantzatuko dituen programak:

  • Enplegurako prestakuntza, batik bat profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera edo gaitasun-profesionalak egiaztatzera bideratuta. Lehentasuna lan merkatuan sartzeko potentzial handieneko sektoreetako prestakuntzari emango zaio, euskal ekonomiako sektore estrategikoak tartean.
  • Europako mugikortasuneko prestakuntza-programen garapena.
  • Langabezian dauden pertsonak kontratatzeko laguntzak, euskal enpresek atzerrian dituzten lantokietarako kontratazioak barne.
  • Lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzako gizarteratze- eta laneratze-ibilbide integratuak.
  • Desgaitasunak izateagatik ohiko lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen enplegurako laguntzak, desgaitasunak dituzten pertsonei kontratu mugagabeak egiteko laguntzak eta enplegu-zentro berezietako laguntza-unitateentzako laguntzak.

Programa operatibora bideratutako aurrekontu-sailaren beste erdiari dagokionez, Eusko Jaurlaritzatik kanpoko erakundeei laguntzok jasotzeko aukera emango zaie konkurrentzia-deialdi baten bitartez. Aztertzen ari garen programazio aldirako araudiak berak jada hainbat mailatan ezarritako gobernamendu-betebeharra bada ere aipatutako hori guztiori, Euskadin aurreko programazio aldietan ere horrelaxe lan egin izan dugu. Hori horrela, Europako Gizarte Funtsak finantzatutako egitasmoetan lankidetza publiko-pribatuan jardun dugu, programa operatiboari dagozkion jarduera eremuetako eragile garrantzitsuekin. Horrenbestez, esan dezakegu Euskadi arlo honetan aitzindari izan dela, bai eta hartutako eskarmentuak jarraitu beharreko bidea hori dela erakutsi digula ere.

Programa operatiboan parte hartzen duten erakundeak askotarikoak dira, bai foru aldundiak eta udalak bezalako erakunde publikoak, bai Garapen-Garapen Agentzien Euskal Elkartea edo ASLE Euskadiko Lan Sozietateen Taldea bezalako erakundeak, bai hirugarren sektoreko askotariko erakundeak. Azken horien artean, besteak beste, EHLABE, Emaus edota Sendotu Aldi Berean gizarteratzerako elkartea aipa daitezke –Sartu Federazioa, Agiantza eta Caritas bezalako erakunde ezagunak barnebiltzen ditu Sendotu Aldi Berean-ek–.

 

Tratu txarrak

Gaur Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela kontuan izanik, aipamen berezia egin nahi diogu, bukatu aurretik, programa operatiboan jasotako proiektuetako bati: Suspergintza Elkarteak eta EDE Fundazioak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako garatutako egitasmoari, hain zuzen ere. Lan-merkatuan sartzeko eta bertan jarraitzeko dituzten zailtasun bereziak tarteko, sarri, soldata baxuak eta lan-baldintza eskasak onartzera behartuta izaten dira emakume horiek, eta pobreziarako eta gizarte-bazterketarako arrisku are handiagoa dute. Hori horrela, honako helburu hauek ditu aipatutako egitasmoak: emakumeon gaitasun pertsonal, sozial eta tekniko-profesionalak indartzea; emakumeon laneratzea bultzatzea; eta ikasitako jakintza sistematizatzea, enpleguan zein emakumeen arretan aritzen diren baliabide orokor nahiz espezializatuetara helarazi dadin.

 

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @caroibanezvila
    2015.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: La Comisión Europea aprueba el Programa operativo del Fondo Social Europeo de la CAPV 2014-2020 https://t.co/bOeVkxS9TN

  • @asantamariajor1
    2015.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: La Comisión Europea aprueba el Programa operativo del Fondo Social Europeo de la CAPV 2014-2020 https://t.co/bOeVkxS9TN

  • @OrrantiaTar
    2015.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    Irekia - La Comisión Europea aprueba el Programa operativo del Fondo... https://t.co/TzQXePTvwB

  • @IkaslanBizkaia
    2015.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: La Comisión Europea aprueba el Programa operativo del Fondo Social Europeo de la CAPV 2014-2020 https://t.co/bOeVkxS9TN

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [EMPLEO E INCLUSIÓN] La Comisión Europea aprueba el Programa operativo del Fondo Social Europeo de la CAPV 2014-20 ➡ https://t

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    [EMPLEO E INCLUSIÓN] La Comisión Europea aprueba el Programa operativo del Fondo Social Europeo de la CAPV 2014-20 ➡ https://t.co/9CAlpeKNib

  • @yverari
    2015.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: La Comisión Europea aprueba el Programa operativo del Fondo Social Europeo de la CAPV 2014-2020 https://t.co/bOeVkxS9TN

  • @lanbideejgv
    2015.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    Europako Batzordeak Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020 aldirako Euskadiko programa operatiboa onartu du https://t.co/8KMeGR3Ei7

  • @lanbideejgv
    2015.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    La Comisión Europea aprueba el Programa operativo del Fondo Social Europeo de la CAPV 2014-2020 https://t.co/bOeVkxS9TN

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)