Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Ana Oregi: «Euskadi etxeko lanak eginda joan da Parisera, baita karbono-isuri baxuko ekonomian bilakatzeko prest dagoen herrialde gisa ere»

2015-11-30
  • Euskadi Pariseko COP 21ean
  • «Guztion artean lortu behar dugu planetaren tenperatura 2 ºC-tik gora ez igotzea mendearen amaieran»

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 30

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik ziurtatu du «Euskadi etxeko lanak eginda joan dela Parisera eta Gobernuaren euskal ordezkaritzak (udalerriek, enpresek eta GKEek) zabaldu ahal izango du gure herrialdeak karbono-isuri baxuko ekonomian bilakatzeko egiten duen apustu handia.»

 

«Gaur hasi da Parisko Klima Aldaketari buruzko Gailurra, hau da, NBEk (COP21) antolatutako kideen konferentzia, eta akordio bat lortzeko itxaropena handia da eta, oraingo honetan, parte-hartzaileak optimistak dira, gainera», adierazi du Oregik.

 

Oregi sailburuaren arabera, «1997ko Kiotoko Protokoloak munduko isurien % 14 bakarrik estaltzen zuen. Parisen, horrelako gailur batean lehenengo aldiz, 166 herrialdek isuriak murrizteko dituzten planak aurkeztu dituzte. Horrek guztiak mundu-mailako isurien % 90etik gora estaltzen du.»

 

«Hala ere, plan horiek oso-osorik bete arren eta herrialde bakoitzak CO2 isuriak gutxitzeko helburuak bete arren, tenperatuta 3 gradu zentigradu igoko da mendearen amaierarako. Ban Ki-moonek, Nazio Batuen idazkari nagusiak, adierazi du hori aurrerapen handia dela, baina ez dela nahikoa. Zientziak argi adierazten digu tenperatura aurreindustriako mailatik bi gradu zentigradu igotzeak egonkortasun ekonomikoan eta nazioarteko segurtasunean ondorio larriak ekarriko dituela».

 

«Nazio Batuen idazkari nagusiak nabarmendu du konpromisoak hartzeko eta adostasunak lortzeko garaia dela, eta Parisen akordio bat erdiesteko funtsezko lau elementu aipatu ditu: iraunkortasuna (epe luzerako ikuspegia), malgutasuna (herrialde garatuen lidergoaren eta garapen bidean diren herrialdeen arduraren arteko oreka), elkartasuna (promesak betetzea eta behar adina baliabide izatea) eta sinesgarritasuna (neurtzea eta jarraipena egitea). Halaber, adierazi du akordioa gauzatzeko urtean 100.000 milioi dolarreko finantziazio klimatiko nabarmen bat izan behar dela», esan du sailburuak.

 

«Erabaki egokiak hartzeko ordua da. Ildo horri jarraiki, Gailurreko idazkari Christiana Figueresek uste du funtsezkoa dela estatuetako eta eskualdeetako gobernuen arteko, zein enpresen arteko lankidetza Pariseko konferentziarako». «Azpi nazional» gisa izendatutako gobernuen edo Euskadi bezalako herrialdeen papera giltzarria da klima-aldaketari heltzeko», esan du Oregik.

 

Berriki egindako txosten batek adierazi du mundu-mailako CO2 isuriak 55 milioi gigatonara iristen badira 2030. urtean, 2030-2050 aldian % 6 jaitsi beharko liratekeela mundu-mailako isuriak urtean, beroketa 2 gradu zentigradutara mugatzeko. Ondorioz, isuria murrizteko kostuak % 44 igoko lirateke. 2009. urteaz geroztik, eguzki-panelak ekoizteko kostua % 75 jaitsi da; % 50, aldiz, ibilgailu elektrikoen baterien kostua.

 

6 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2015-11-30

    Comentario de Twitter:
    [#COP21PARIS] Ana Oregi: «Lortu behar dugu planetaren tenperatura 2 ºC-tik gora ez igotzea mendearen amaieran ➡ https://t.co/EY8E8dmENE

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2015-11-30

    Comentario de Twitter:
    [#COP21PARIS] Euskadi karbono-isuri baxuko ekonomian bilakatzeko prest dago ➡ https://t.co/EY8E8dmENE #BasqueCountry

  • Argazkia SN Robot
    @PNV_Indautxu
    2015-11-30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#COP21PARIS] Euskadi karbono-isuri baxuko ekonomian bilakatzeko prest dago ➡ https://t.co/EY8E8dmENE #BasqueCountry

  • Argazkia SN Robot
    @PNV_Indautxu
    2015-11-30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#COP21PARIS] Ana Oregi: «Lortu behar dugu planetaren tenperatura 2 ºC-tik gora ez igotzea mendearen amaieran ➡ https://t.co/E

  • Argazkia SN Robot
    @coopera_euskadi
    2015-11-30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#COP21PARIS] Ana Oregi: «Lortu behar dugu planetaren tenperatura 2 ºC-tik gora ez igotzea mendearen amaieran ➡ https://t.co/E

  • Argazkia SN Robot
    @coopera_euskadi
    2015-11-30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#COP21PARIS] Euskadi karbono-isuri baxuko ekonomian bilakatzeko prest dago ➡ https://t.co/EY8E8dmENE #BasqueCountry

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)