Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregi: «Karbono kontsumo baxuan oinarritutako ekonomia aukera da euskal enpresentzat»

2015.eko azaroak 24

 

  • Euskadi Parisko COP21 gailurrean
  • Energiaren eta fabrikazio aurreratuaren sektoreak dira hurrengo urteetan profesional gehien eskatuko dituztenak
  • «Euskal klusterrek gure enpresek nazioarteko merkatu zorrotzenetan duten presentzia indartzen dute»

Vitoria-Gasteiz, 15/11/24

«Karbono kontsumo baxuan oinarritutako ekonomia berriak eragina izango du enpresen lehiakortasunean. Klima aldaketa aukera bilakatzea euskal enpresek hartuko dituzten erabakien menpe dago hein handi batean», nabarmendu du gaur goizean Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, datorren abenduaren 4an Parisen egingo den COP21 klima-aldaketaren gailurreko lehendabiziko ekitaldian parte hartuko duenak.

 

McKinseyk ezagutzera eman berri duen ikerketa baten arabera, «nazioarteko exekutibo garrantzitsuenen % 60k uste dute klima-aldaketa faktore estrategikoa» dela.Euskadiri dagokionez, IZAITE Jasangarritasunaren Aldeko Euskal Enpresen Elkartearen inkesta baten arabera, «euskal enpresa handien % 66k klima-energia faktorea euren negozio estrategietan sartu dute».

 

Ana Oregik nabarmendu duenez, «kontuan izan behar dugu Euskadiren esportazioen % 80 karbono dioxido isurpenetan legedi oso zorrotzak dituzten herrialdeetara bideratzen direla. Gure enpresak klima-aldaketaren auzian oso zorrotzak diren nazioarteko merkatuetan ari dira lanean. Hau da, euren produktu eta zerbitzuekin Frantzia, Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Herbehereak bezalako merkatu zorrotzen eskakizunei erantzuten ari dira jada».

 

«Emisioak murrizteko neurriak, politika energetikoarekin lotutakoak edota arau sektorialak uztartzen dituzten legedi propioak garatu dituzte merkatuok, adibidez eraikuntzan edo garraioan. Oro har, araudi propio horiek Europar Batasunak berak ezarritakoak baino baldintza zorrotzagoak aurreikusten dituzte», azaldu du Oregik.

 

Euskadiko Ingurumeneko sailburuaren arabera, «euskal klusterrak gure enpresek nazioarteko merkatu zorrotzenetan duten presentzia indartzen duten bitartekoak dira. Bide batez, gainera, karbono kontsumo baxuan oinarritutako merkatu geografiko sofistikatuenek ezarritako baldintzetara egokitutako produktuak garatzea ahalbidetzen dute».

 

Ildo horretan, kontuan izan behar da karbono kontsumo baxuko ekonomiarekin estuki lotutako bi sektoretan espezializatzeko apustu argia egin duela Eusko Jaurlaritzak: energia eta fabrikazio aurreratua. Aurreikuspenek diotenez, bi sektore horiek izango dira hurrengo urteetan profesional gehien eskatuko dituztenak.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko azaroak 24

    Hola, como puedo pedir una cita para presentar un proyecto al departamento de Medio Ambiente, relacionado con la "La Estrategia de Cambio Climático 2050".
    GRACIAS

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [COP 21 PARIS] Ana Oregi: “una economía baja en carbono constituye una oportunidad para las empresas vascas ➡ https://t.co/AEE

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    [COP 21 PARIS] Ana Oregi: “una economía baja en carbono constituye una oportunidad para las empresas vascas ➡ https://t.co/AEEmCcLOvc

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)