Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

2009an 19.000 enpresaburuk eta autonomok baino gehiagok Internet bidez izapidetu zituzten beren espedienteak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin

2010.eko abuztuak 17

Urtetik urtera, gero eta gehiago dira Internet erabiltzen dutenak espedienteak Jaurlaritzarekin izapidetzeko. Beherapenen deklarazio, behe-tentsioko instalazio elektriko, igogailu edota garabien instalazio gehienak bide telematikoz kudeatzen dira. 2004tik 2009ra bitarte, bostez biderkatu da erabiltzaile kopurua.

Inkestatutako % 98,6k Internet bidezko izapidetzea gomendatuko lieke beste instalatzaile batzuei.

2009. urtean, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 52.622 espediente izapidetu zituen. Horietatik 19.474, Internet bidez. Azken urteetan, profesional eta gremio guztien artean nabarmen igo da formula horren erabilera, azkarragoa eta erosoagoa delako: 2004tik 2009ra bitarte, telematikoki izapidetutako espedienteen kopurua bostez biderkatu da.

Eusko Jaurlaritzak informatika-alorrean abian jarritako jardun-planari esker, azken lau urteetan 163.000 gestio baino gehiago egin dira Sail horretan sistema informatiko bat erabiliz. Profesionalen % 55ek, gutxi gorabehera, bitarteko hori hautatu du gestioak egiteko, erabilerak pixkana-pixkana gora egin duen adierazgarri, aurkeztutako baimenen kopuruak behera egin badu ere, agian krisiaren ondorioz. 

2006tik 2009ra bitarte Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak izapidetutako espediente kopurua

 

Baimenen espedienteak

Eskaintza telematikoa

Baimen guztietatik telematikoki izapidetu direnak

2006

63.042

43.513

 

17.445  

 

2007

62.574

42.506

 

20.290   

 

2008

59.052

41.721

 

20.947  

 

2009

52.622

35.801

 

19.474  

 

Azken urteetan, Eusko Jaurlaritzak handitu du izapidetze telematikoen eskaintza. Internet bidez izapidetu zuen lehen eredua proiekturik gabeko behe-tentsioko instalazio elektrikoak zerbitzuan jartzea izan zen. Jarraian, beherapenen deklarazioa eta behe-tentsioko instalazio elektrikoak zerbitzuan jartzea etorri ziren, biak urte berean. Gainera, aurreko proiektuekin batera, igogailu berrien instalazioa eta erreforma (abian jartzeko) ere horrela izapidetzen ziren. Ondoren, erregai likidoak biltegiratzeko instalazioak etorri ziren, lehenik proiekturik gabekoak, eta geroago proiektua zutenak. Eraikinetako instalazio termikoekin, gas-instalazioekin eta garabietako instalazioekin (zerbitzuan jartzeko) zerikusia dutenak dira bitarteko horretara bildu diren azken baimenak.

Ereduak poliki-poliki ezarri dira eta, hala, azken urtean, igogailu-baimenen % 90 sistema horren bitartez kudeatu da, baita dorre-garabien baimenen % 81, beherapenen deklarazioen % 71,3 eta behe-tentsioko buletinen % 62,6 ere, hurrenez hurren.

2011. urterako proiektatzen ari da beste zenbait baimen bitarteko horren bitartez abian jartzea. 

Jaurlaritza jardun-ildo jakin bat garatzen ari da Informazio Gizartea eraikitzeko, eta proiektu hau jardun-ildo horren barruan kokatu behar da. Administrazioak egokitu behar izan du egoera berrira, zenbait eremutan: Saila hainbat baliabide teknologikoz hornitu da, proiektua garatzeko; inplikatutako funtzionario eta agenteei prestakuntza eskaini die; eta aplikazioaren onurak sustatzen eta hedatzen ditu, aplikazio hori etengabe hobetzearekin batera.

Gaur egun, Saila lanean ari da bide horren bitartez zerbitzu berriak eskaintzeko, hala nola jakinarazpen elektroniko ziurtatua, datu pertsonalak mantentzeko self-service moduko bat, ziurtagiriak lortzeko eta espediente digitalak kudeatzeko baliagarri izango dena, oinarrizko informazioa webgunerako argitaratzea eta bitarteko horren bitartez kontsultak egiteko aukera.

Gehien erabilitako izapidetze telematikoari buruz egindako inkestak oso emaitza positiboak utzi ditu. Dagoeneko sistema erabiltzen dutenen artean, gogobetetze-ehunekoak handiak izan dira, eta aplikazioarekin lanean hasi ez direnenen artean ere interes handia nabari da, aurrerantzean erabiliko dutela iragartzen duena.

Ez-erabiltzaileen % 92,5ek sistemaren berri bazuela adierazi du, eta probatu ez dutelako edo Interneten sartzeko aukerarik ez dutelako ez dutela erabiltzen adierazi dute. Nolanahi ere, ez-erabiltzaile horien % 49k izapidetze telematikoa erabiltzeko asmoa baduela adierazi du.

Aplikazioaren erabiltzaileentzat, azkartasuna eta erosotasuna dira sistemaren onura nagusiak. Joan-etorri gutxiago egin behar dituzte horrela, eta gainera kostuetan eta denboran aurrezten dute. Gainera, diotenez, 2,2 ordu aurreztu dituzte, batez beste, sistema horri esker. % 98,6k Internet bidezko izapidetzea gomendatuko lieke beste erabiltzaile batzuei. Gainera, 2010. urteko lehen hilabeteetako estatistikek joera horri eusten diote, 2009ko urtekoen antzeko zenbakiak ematen dituztelako.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abuztuaren 17a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan