Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak 2015eko Joxe Mari Korta sariak banatu ditu

2015-11-24

Epaimahaiak Pedro Abásolo, Manu Galindez, José Luis Larumbe eta Iñaki Alkortaren enpresa-ibilbideak saritu ditu

Iñigo Urkullu lehendakariak 2015eko Joxe Mari Korta sariak banatu ditu. Aurtengo edizioan Pedro Abásolo, Manu Galindez, José Luis Larumbe eta Iñaki Alkortaren enpresa-ibilbideak saritu nahi izan dira.

Epaimahaiburu Arantxa Tapia izan da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko ordezkariak, Bidetik Fundaziokoak, Confebaskekoak, Adegikoak, Cebekekoak eta SEAkoak izan ditu epaimahaikide. Lau sarituek enpresaren munduan egindako lana nabarmendu eta eskertu du epaimahaiak.

Lehendakariak gogorarazi du sariokin euskal enpresaren lana ere aitortzen dela, baita gaur saritutakoen tankerako enpresaburuena ere, jarduerari eta enpleguari eutsiz krisiari aurre egin dioten neurrian. Urkulluk gogorarazi du, era berean, aurrekontuak onartzeko gaur egindako akordioarekin ekonomia suspertzeko beste urrats bat eman dela, baita enpresak inbertitzeko eta hazteko behar duen egonkortasuna eta konfiantza lortzeko ere.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, berriz, sarituek ekonomiaren, langileen eta euskal gizartearen alde egindako lana azpimarratu du. 

Iruzkin bat
  • @iurkiaga
    2015-11-25

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak 2015eko Joxe Mari Korta sariak banatu ditu https://t.co/UbV99TKDbC

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)