Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak «albiste bikaintzat» jo du 2016ko aurrekontu-proiektua onartzeko lortutako akordioa

2015.eko azaroak 24

Gobernuak baieztatu du gaur egun Euskadi hobe prestatuta dagoela langabeziari eta gizarte mailako desberdinkeriei aurre egiteko

Eusko Jaurlaritzak «albiste bikaintzat» jo du PSEren eta EAJen artean lortutako akordioa, 2016eko aurrekontu-proiektua onartzeko, eta erantsi du «krisialdi ekonomikotik ateratzeko behar den egonkortasuna ekarriko duela». «Euskadi hobe prestatuta dago gaur egun langabeziari eta gizarte mailako desberdinkeriei aurre egiteko» ziurtatu du Josu Erkorekak, Gobernuaren eledunak, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.

Eusko Jaurlaritzak aurrekontuaren gaineko akordio hori hiru urtez jarraian lortzeko egindako ahaleginak azpimarratu nahi izan ditu. Esan duenez, 2016ra arte indarrean egongo den Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Planean sartzekoa da. Horrez gain, alderdi politiko guztiekin bilera egin ostean, baieztatu du lanean jarraituko duela, aurrekontu-akordio hori ahalik eta gehien luzatzeko.

Erkorekak azaldu duenez, aurrekontuoi esker, ekonomiaren arloko baliabide guztiak jarriko dira susperraldi ekonomikoaren, kalitateko enplegua sortzearen eta krisialdi honetan okerren pasatzen ari direnen zerbitzura.

Enplegu-politika aktiboen akordioa

Era berean, Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi du Espainiako gobernuarekin akordio bat adostea lortu duela, 2010ean Euskadiri eskualdatutako Enplegu Politika Aktiboen arloan Euskadik dituen eskumenak urratzen zituzten bi legeren inguruan; hain zuzen. Legeotan, Gizarte Segurantzaren kuotetan hobariak ezartzen ziren, gazteen kontratazioa sustatzeko.

Eusko Jaurlaritzak oso garrantzitsua deritzo aitortza horri, argi uzten baitu LANBIDE gai dela hobari horiek gauzatu, eta Euskadin gazte-enplegua sortzeko pizgarrien berezko politika bat finkatzeko.

Yihadismoaren aurkako ituna

Azkenik, kazetariek hala galdetuta, Erkorekak argitu du Espainiako gobernuak ez diela yihadismoaren aurkako ituna eguneratzeko planteamendu formalik plazaratu, ezta iragan astean lehendakariak Espainiako presidente Marioano Rajoyrekin egindako bileran ere. Ildo horretan, eledunak adierazi du Euskadiko gobernuak lanean jarraitzen duela, polizia guztiekin koordinaturik, eraso terrorista posibleak saihestu eta herritarrak babesteko.

 

Gai-zerrenda (2015/11/24)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015/11/24)

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2015.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco califica de “excelente noticia” el acuerdo alcanzado para aprobar el Proyecto de Presupuestos ... https://t.co/NrzpSqZXd4

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [3] Otros asuntos ➡ Acuerdo políticas activas de empleo, Pacto anti-yihadista ➡ https://t.co/t0pPZ781fy

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    [3] Otros asuntos ➡ Acuerdo políticas activas de empleo, Pacto anti-yihadista ➡ https://t.co/t0pPZ781fy

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    [2] Asunto destacado ➡ “Excelente noticia” el acuerdo alcanzado para aprobar el Proyecto de Presupuestos para 2016 ➡ https://t.co/wzguZNzfHh

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)