Berriak Osasuna
Eu

Gripearen Aurkako Txertoa Jartzeko Kanpaina bere azken astean sartu da

2015.eko azaroak 23

Kanpaina astelehenean, azaroak 30, amaituko da

 

Osasun Sailak eta Osakidetzak azken deia egin diete arrisku taldeen barruan egonik oraindik txertoa jartzera joan ez direnei, egun hauetan hala egin dezaten.

 

Gripearen aurkako txertoa jartzeko kanpaina azken txanpan sartu da, datorren astelehenean (azaroak 30) amaituko baita. Urriaren 5ean hasi zenetik, 332.000 bat pertsonak jarri du txertoa. Zifra hori handiagoa izan behar du, ordea, arrisku taldeen barruan dauden pertsona guztiek babesa izateko.

Horregatik, Osasun Sailak eta Osakidetzak azken dei bat egin nahi diete arrisku taldeen barruan egonik oraindik txertoa jarri ez duten guztiei, ez dezaten aste honetan hala egiteko aukera gal.

Nahiz eta uneotan gripe-jarduera maila baxuetan mantentzen ari den, iragan astean lortutako tasan –hau da, 9 kasu ehun mila biztanleko–, erne egon behar da.

Osasuneko sailburuak, Jon Darpónek, berriz ere azpimarratu du zein garrantzitsua den birusaren aurkako babesa izatea: «txertoa da gripeari aurrea hartzeko tresnarik eraginkorrena eta, hortaz, beharrezko da 65 urtetik gorakoak, gaixotasun kronikoren bat dutenak, haurdun dauden emakumeak eta osasun-langileak immunizatzea, horrenbestez, sor litezken konplikazioak eragozteko».

Txertoa Osakidetzaren osasun-zentro guztietan jaso daiteke.

 

 Vitoria-Gasteizen, 2015eko azaroaren 23an

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @radiogorbea
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: La Campaña de Vacunación Antigripal entra en su última semana https://t.co/ysxmrIlums

  • @HUAospitalea
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    La Campaña de Vacunación Antigripal entra en su última semana https://t.co/ysxmrIlums

  • @HUAospitalea
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    Gripearen Aurkako Txertoa Jartzeko Kanpaina bere azken astean sartu da https://t.co/oYAJocH9ez

Komunikabideek behera kargatzeko