Berriak
Eu

Laneko psikosoziologiaren VI Jardunaldiak

2015.eko azaroak 23

VI laneko psikosoziologiaren jardunaldiak antolatu ditu Osalanek azaroaren 19 eta 20an Barakaldoko BEC entzutegian. 

Txandaka lan egitea eta Burnout sindromea, "erreta egotearen sindromea"ri buruzko gogoetak eta ponentziak aurkeztu dituzte adituek. Depresioa, estresa eta burn out sindromearen biktimek jasaten dituzten ondorio psikofisikoak testuinguru psikosozialean eta lidergo toxikoaren arabera aztertu dira. Halaber, web tresna berria aurkeztu zen, Osalanek sortua, (www.osalan.euskadi.eus/psikopreben), arrisku psikosozialei buruzko informazio osoa biltzeko. 

Ia 450 pertsona bildu ziren adituen azalpenak entzuteko, gehienez osasungintzan diharduten langile eta arduradunak, (Prebentzio zerbitzuetako teknikariak, langilegoaren arduradunak, erizainak, eta abar).

José Andrés Blasco Altuna, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Laneko sailburuordeak eta Izaskun Uríen, Osalaneko Zuzendari Orokorrak hasiera eman zioten jardunaldiei. Ekitaldiaren amaieran, Osalaneko Zuzendariarekin batera Laneko Segurtasun eta Osasunaren Europako Agentzian zuzendari den Christa Sedlatschekek hartu zuen parte. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)