Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadik eta Akitaniak «Txinbadia Plus» abiaraziko dute, Txingudiko naturaguneak garatzeko egitasmo berri bat

2015.eko azaroak 23

Euskadiko eta Akitaniako administrazioek «Txinbadia Plus» proiektu berri bat aurkeztu dute Europako Batzordearen POCTEFA 2014-2020 deialdian. Hain justu, naturagune horien erabilera publikoa eta zaintza hobeto bateratzeko deialdi bat da. Horretarako, bai lantalde teknikoak bai bisitariak hartzeko azpiegitura eta zerbitzuak gaituko dira, eta natura zaintzeko neurri espezifikoak abiaraziko.

Asteburu honetan Hendaiako Asporotsttipi behatokian bildu dira Txingudiko eta Larretxeako, Nekatoeneako eta Asporotsttipiko behatokien Gidaplanak prestatzen dituzten lantalde teknikoak. Eusko Jaurlaritzako Natura Inguruneko zuzendari Alexander Botok adierazi duenez, «aurreikusi da POCTEFAk udaberrian emango duela ezagutzera 2014-2020 aldirako lehen deialdi honetan aurkeztutako proiektuen inguruan zer ebatzi duen».

Botoren arabera, «2011tik 2015era, 1.100.000 bisitarik ibili dituzte Txingudiko Padurak eta Domaine d'Abbadiako guneak, naturaguneok erakartzen dituzten bisitari kopuru handiaren erakusgarri. Horrek agerian uzten du, halaber, zein garrantzitsua den naturaren balioen erabilera publikoa eta zaintza bateratzeko neurriak martxan jartzea. Besteak beste, horixe du helburu TXINBADIA+ek, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboaren (POCTEFA) 2014-2020 aldirako deialdira aurkeztu berri den proiektuak».

Euskal Erlaitzaren Interpretazio Zentro berriak (Asporotsttipi, Hendaia) berean hartu du TXINBADIA eta TXINBADIA 14-15 egitasmoei amaiera emango dien lankidetza-batzordea. Txingudin 2010etik gauzatu dira bi proiektuok, eta 2015an amaitu dira».

Proiektuaren bost erakunde bazkideen ordezkariak izan dira batzordean: besteak beste, Alex Boto, Eusko Jaurlaritzaren Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria (TXINBADIA proiektuen taldeburua); Bernard Gourgand, Pirinio Atlantikoen Ingurune Saileko zuzendaria; Isabelle Pola, Hendaiako Udaleko Inguruneko teknikaria; Pascal Clerc, CPIE Euskal Itsas Itsasbazterraren zuzendaria; Peli Basozabal, eta Nathalie Daubiegon, Itsasbazterreko Kontserbatorioaren Akitaniako Ordezkaritzaren teknikaria.

Jarduerak garatu dituzten teknikariek bi proiektuotako lan-ildo desberdinetan lortutako emaitzak azaldu dituzte. POCTEFAk TXINBADIA proiektua aukeratu du Europako Batzordearen aurrean 2007-2013 aldiko lurralde-lankidetzako eredugarri gisa. Nahiz eta oraindik badiren bete gabeko zenbait zeregin administratibo, bi proiektuak % 100ean gauzatu direla jo da. Orotara, 3.900.000 €-ko gastua izan du eta % 65 EGEFen funtsekin finantzatu da, POCTEFAren bitartez» nabarmendu du Alexander Botok.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    Euskadi y Aquitania inician “Txinbadia Plus”, nuevo proyecto de desarrollo de los espacios naturales de Txingudi https://t.co/cNvcWlZqFF

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Peli Basozabal