Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik eskualdeen ahotsa eta posizionamendua gidatzen ditu garapen jasangarrirako 2030eko nazioarteko agendan

2015.eko azaroak 23

     Euskadik, Periferiako eta Itsasaldeko Eskualdeen Konferentziaren (CRPM) Kanpo Lankidetzarako Lan Taldearen koordinatzaile eta lider gisa, eskualdeek eta lankidetza deszentralizatuak nazioarteko agendan eta garapen jasangarrian izan behar duten rolaren inguruko posizio politikoa bultzatu eta koordinatu du. Posizio politikoari buruzko “Lankidetza deszentralizatua eta Garapen Jasangarrirako 2030eko Agendaren eskualde-dimentsioa”  izeneko testua aho batez onartu eta berretsi zen CRPMek orain dela gutxi Italian egin zuen Batzar Nagusian, eta baita horren 180 eskualdeen gobernuen aldetik ere.

 

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agendak eta Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak koordinatuta, testuak ekintza konkretuak proposatzen ditu, eta eskualdeek nazioarteko agendan duten rola bultzatu, indartu eta defendatzen du, garapenarekin eta garapen jasangarriarekin zerikusia duten erronka berrien alorrean, 2030erako Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) dagokienez; helburu horiek aurtengo irailean egindako Nazio Batuen Erakundearen goi bileran adostu ziren, eta 2015eko abenduan Parisen egingo den COP21 Klima Aldaketaren Goi Bileraren ardatza ere izango dira. Posizio politikoari buruzko “Lankidetza deszentralizatua eta Garapen Jasangarrirako 2030eko Agendaren eskualde-dimentsioa” testua da CRPMeko eskualdeek nazioarteko agenden inguruan hartu duten lehenengo posizioa.  

 

Posizio politikoaren testuan azpimarratzen den bezala, garapen jasangarrirako 2030eko Agenda berriak lankidetza eta garapenaren lehentasun guztiak ezarriko ditu, baita finantziazio-mekanismoak eta mundu mailako aliantzak ere. Oinarri berri eta berritzaileen gainean elkarrekin lan egiteko aukera paregabea eskaintzen die tokiko, eskualdeetako eta nazioarteko agintaritzei. Lankidetza deszentralizatua funtsezko tresna da instituzioak indartzeko eta elkartasuna sustatzeko, gaitasunak hobetzeko eta berdinen arteko ikaskuntzarako, maila anitzeko eta lurraldeko ikuspegi batez. Bai Europako instituzioek eta Nazio Batuen Erakundeak eta bai tokiko eta eskualdeetako gobernuek aitortu dute, lantze-prozesuan zehar, lankidetza deszentralizatuak duen potentziala, garapen jasangarrirako 2030eko Agendaren izaera eraldatzailea maximizatzeari begira. Horren ondoan, lurralde-dimentsioa lankidetza deszentralizatuko aliantza berri baten funtsezko elementu gisa agertzen da, garapen jasangarrirako 2030eko Agenda inplementatzeko.

 

    Bi urtetik hona Eusko Jaurlaritzak gidatuta, CRPMRen Kanpo-lankidetzari buruzko lan-taldea 2030erako Agendaren eta GJHen lurralde-dimentsioa lantzen ari da; horri lotuta, inpaktu eta eraginkortasun handiagoko lankidetza deszentralizatuaren ikuspegi berritzaile baten elementuak ere lantzen ari da. Bere jarduerak gauzatzean, lan-taldea lankidetza estuan aritzen da europar instituzioekin, Nazio Batuen Erakundearekin, CONCORD PLATAFORMArekin eta Tokiko eta eskualdeetako Gobernuentzako Lan-talde globalarekin, Taldeak berak egindako ekintza-plana oinarritzat hartuta eta eskualdeei aukera berriak zabalduz.

 

CRPMk Europako 28 estatutako ia 180 eskualdetako gobernuak biltzen ditu, eta gutxi gorabehera 200 milioi pertsona ordezkatzen ditu. CRPMk Europako lurraldearen garapen orekatuagoa proposatzen du, eta itsasaldeko eskualdeek Europan duten lobby garrantzitsuena da. CRPMren barneko lana banatuta dago bai Gaikako taldeen arabera (adibidez, Kanpo Lankidetzarako Lan-taldea, Euskadik gidatua) eta bai itsasalde-arroen arabera (Euskadik Arku Atlantikoaren partaidea da, eta horren gaikako alorrena ere: garraioa, berrikuntza, turismoa, eta abar).

 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MediacionBiz
    2015.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: #Euskadi lidera la voz y el posicionamiento de las regiones en la agenda internacional 2030 para el desarrollo so... h…

  • @PetraZabalgana
    2015.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    The Basque Country is paving the way to position regions in the 2030 international agenda for sustainable deve... https://t.co/CtWEDcMzCK

  • @mikel_uriguen
    2015.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    Euskadi lidera la voz y el posicionamiento de las regiones en la agenda internacional 2030 para el desarrollo so... https://t.co/0t3UdK84dv

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    Euskadik eskualdeen ahotsa eta posizionamendua gidatzen ditu garapen jasangarrirako 2030eko nazioarteko agendan ➡ https://t.co/xSHLhp3SL1

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)