Berriak
Eu

Amurrion azalduko dute aurten gazteen emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako beraien jarrera

2015.eko azaroak 23

2015eko Beldur Barik programa aurkeztu da gaur goizean Amurrion.Beldur Barik programa, gazteekin batera, indarkeria sexista prebenitzeko urteroko programa da. 2009an jarri zen abian Emakundek eta EUDEL-ek bultzatuta, Berdinsarea- Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarea-ren esparruan. Egun, Emakundek bultzatzen du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien, zein EUDEL-en babesa eta finantziazioa jasotzen ditu. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta EITBren laguntza du.

2015ko Beldur Barik Topaketa Amurrion, ospatuko da azaroaren 28ko arratsaldean, larunbata. Jaiak balio izango du urte osoan zehar, euskal geografia osotik gazteekin garatutako lan handiari amaiera emateko. Topaketan Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketaren (12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa) sariak banatuko dira. Ikus-entzunezko adierazpenak saritzen ditu,  neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten dieten aurre, errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeria sexistaren ukapen irmoan oinarritutako jarrerak.

Edizio honetan 310 izan dira aurkeztutako lanak. Horietatik 216 lehen kategoriakoak dira, 12 eta 17 urte bitartekoena. Bigarren kategoriari dagokionez, 18 eta 26 urte bitartekoa, 94 lan aurkeztu dira. Kategoria bakoitzeko bi sari banatuko dira: 500 euroko lehen sari eta 300 euroko aipamen berezia. Horietaz gain, beste bi sari ere banatuko dira. Web-gunean egingo den herri-bozkaketarekin herria-saria aukeratuko da eta 300 euroko saria jasoko du. Eta, aurten ere, pasa den urtean lehenengo aldiz egin zen bezala, ikus-entzunezko ekoizpen onena baloratuko da 300 euroko sariarekin. Era berean, nabarmentzekoa da tokian-tokiko Beldur Barik lehiaketa ugari antolatu direla (esteka honetan Lehiaketa Lokalei buruzko informazioa).

Aurkeztutako lanetan ikusten da gazteek geroz eta hobeto identifikatzen dituzte indarkeria sexista eragin dezaketen desberdintasun fakoreak eta hauei aurre eigteko jarrera agertzen dute. Baita azpimarratu nahi digu gazteriak ematen dion garrantzia gizarteratze ezberdin batek neska eta mutilengan sortzen dituzten ezberdintasunei.

Beldur Barik bultzatzen duten instituzio guztiek nabarmentzen dute gazteekin indarkeria sexistaren prebentzioa lantzearen garrantzia. Nahiz eta gazteengan indakeriak eragin handia izaten jarraitzen duen, geroz eta tresna gehiago dituzte erasoak identifikatu ahal izateko.

Beldur Barik bezalako programek laguntzen dute gazteen, eta batez ere nesken, indarkeria sexistaren identifikaziorako tresna horien eskuratzean. Gazteen jabekuntza eta indartze prozesuak errazten dituzte, eta, gainera, ezberdintasun eta indarkeria egoeren aurrean erantzuteko gaitasunak indartzen dituzte. Hausnarketa prozesu horiekin, aldi berean, mutilek egoera horietan duten protagonismoa eta ardura identifikatzen dute. Jarrera matxista blindatzen dituzten korporatibismo maskulinoei aurre egiten diete, indarkeria eragiten duenaren gaineko interpelazioaren beharra identifikatzen da ere, beraien konplizitate eza agertuz. Mutilek bezala dituzten pribilegioen birplanteamendu bat egiten dute eta neskekin aliantzak sortzen dituzte benetazko berdintasun bat lortu eta indarkeria matxista gainditzeko.

Amurrio, Beldur Barik Herria

Azaroaren 28an Amurrion ospatuko den topaketan, eztabaidak, formazio tailerrak eta ikuskizun ugari ospatuko dira. Tailerrak Bañueta garatuko dira, eta sari-banaketa Amurrioko Antzokian. Doaneko autobusak erraztuko dira publikoa hiru probintzietatik inolako arazorik gabe hurbildu eta bueltatu ahal izateko.

Honako hauek dira programatutako ekintzak:

  • 16:30-17:00 Ongi etorria, autobusen helduera Bañuetako Kiroldegira.
  • 17:00-19:00 Tailerrak (Gorputza astindu, GenitARTE, Autodefentsa Feminista, Perkusioaren Boterea, Feminista AktiARTE, Mutilentzat Clown desahalduntzailea Mutilentzat: Galtzen ikasi eta Heroi edo maltzur? Eman buelta pelikulari).
  • 19:00-19:30 Lunch
  • 19:30-20:00 Kalejira
  • 20:00-22:00 Sari banaketa Amurrioko Antzokian.
  • 22:15 Autobusen irteera Amurriotik.

Informazio gehiago www.beldurbarik.org

Puntu Lila

Bestalde, Azaroaren 25 ospatzeko (Emakumearenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna), Beldur Barik programa bultzatzen duten instituzio guztiek hiritargoa puntu lila erabiltzera animatzen dute. Gogorarazi nahi dute, gainera, ikurra publikoki erakusteak oinarrian emakumeen eta gizonen arteo ezberdintasun egoerak dituen indarkeriaren aurkako konpromiso aktiboa inplikatzen duela. 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GetxoGazte
    2015.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @programassusper: Amurrio será el epicentro de la protesta de la juventud contra la violencia hacia las mujeres https://t.co/7wfjL9eyrw

  • @KIRIBIL
    2015.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @programassusper: Amurrio será el epicentro de la protesta de la juventud contra la violencia hacia las mujeres https://t.co/7wfjL9eyrw

  • @programassusper
    2015.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    Amurrio será el epicentro de la protesta de la juventud contra la violencia hacia las mujeres https://t.co/7wfjL9eyrw via @emakundEJGV

  • @ruizbobes
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Amurrio será el epicentro de la protesta de la juventud contra la violencia hacia las mujeres https://t.co/f3bai7NOoq

  • @jolaqu
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Amurrio será este año el lugar de encuentro de la juventud para mostrar su rechazo a la... https://t.co/9C6wHgzJ26

  • @amurriobidean
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Amurrio será el epicentro de la protesta de la juventud contra la violencia hacia las mujeres https://t.co/f3bai7NOoq

  • @mentxu09
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Amurrio será el epicentro de la protesta de la juventud contra la violencia hacia las mujeres https://t.co/f3bai7NOoq

  • @emakundEJGV
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    Amurrio será el epicentro de la protesta de la juventud contra la violencia hacia las mujeres https://t.co/f3bai7NOoq

  • @emakundEJGV
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    Amurrio izango da aurten Beldur Barik herria https://t.co/zvBlFYzvP8

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ibon Uribe, José Luis Alonso, Teresa Laespada, Miren Elgarrezta, Josune Irabien