Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ekonomiaren eta enpresaren arloko lankidetza areagotuko dute

2015.eko azaroak 23

Arantxa Tapiak Manu Ayerdi lehendakariordea hartu du Lakuako egoitzan, non lankidetzaren lehentasunezko esparruak zehazteko bilera bat egin baitute

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Arantxa Tapiak, Nafarroako Gobernuaren lehendakariorde eta Ekonomiaren Garapeneko sailburu Manu Ayerdiri harrera egin dio. Hala, jarraitutasuna eman dio Euskadiko eta Nafarroako lehendakariek, Iñigo Urkulluk eta Uxue Barkosek, duela gutxi egindako bilerari.

Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan bilera egiten hasi aurretik, Tapiak eta Ayerdik ekonomiaren eta enpresaren arloetan bi gobernuen arteko lankidetza areagotzeko konpromiso instituzionala adierazi dute, ulertzen baitute bi autonomia-erkidegoentzat litzatekeela onuragarria.

Tapiak nabarmendu duenez, «Eskualdeek Europan duten zeregina aldarrikatzean, Euskadiren eta Nafarroaren gaitasunak bateratu, eta elkarrekin aurkeztu behar gara Europa aurrean».

Bestalde, Ayerdik honako hau gogorarazi du: «enpresagintzaren alorrean, hamarkada luzez elkarri bizkarra emanik bizi izan gara Euskadi eta Nafarroa; gure asmoa da orain batera egitea aurrera, enpresen eta gizartearen onuragarri».

Hedabideen aurrean konpromisoa agertzeaz gain, ordu eta erdiko bilera egin dute lehendakariordeak eta sailburuak; han zehaztu dutenez, Industriak, Berrikuntzak eta Turismoak izan behar dute lankidetzarako lehentasunezko esparruak.

Ildo horretan, zenbait ekimen eta sektore zehaztu dituzte, horietan bide eta neurri zehatzagoak aztertzeko eta haien bitartez bi lurraldeen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko. Bi alderdiek ondo dakite, halaber, automobilgintzaren sektorea giltzarri izango dela «irabazteko batzen» jardutean.

Nazioartekotzeari ere heldu diote, hainbat planteamendutik heldu ere, aintzat harturik bi gobernuak direla Europako lehiakortasuna hobetzeko asmoz eskualdeak engaiatzen dituen Vanguard ekimenaren parte. Ez da baztertzen ezta ere lankidetzan aztertzea merkatu horiek, non Euskadiko eta Nafarroako enpresek interes komunak baitituzte.

Bileraren edukien barne sartu dira, orobat, klusterren politika estrategia gisa eta turismoa jarduketa-esparru gisa. Orain, bi gobernuek jarraitutasuna emango diote bilera honi, jorratu nahi diren gaiaren araberako aldebiko bilerak eginez.

 

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PIPEJGV
    2015.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ELKARLANA] Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ekonomiaren eta enpresaren arloko lankidetza areagotuko dute➡https://t.…

  • @ClusterHabic
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Gobierno vasco & Gobierno de Navarra estrechan colaboración en materia económica+empresarial https://t.co/slpb3vsvBl htt…

  • @ClusterHabic
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Eusko Jaurlaritzak & Nafarroako Gobernuak ekonomia+enpresa arloko lankidetza areagotuko dute https://t.co/N8HWbLLcGK htt…

  • @madeinbasque
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Gobierno vasco & Gobierno de Navarra estrechan colaboración en materia económica+empresarial https://t.co/slpb3vsvBl htt…

  • @jonbasterra
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Gobierno vasco & Gobierno de Navarra estrechan colaboración en materia económica+empresarial https://t.co/slpb3vsvBl htt…

  • @jonbasterra
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Eusko Jaurlaritzak & Nafarroako Gobernuak ekonomia+enpresa arloko lankidetza areagotuko dute https://t.co/N8HWbLLcGK htt…

  • @arantxa_tapia
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    Gobierno vasco & Gobierno de Navarra estrechan colaboración en materia económica+empresarial https://t.co/slpb3vsvBl https://t.co/opnQpcWVke

  • @arantxa_tapia
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak & Nafarroako Gobernuak ekonomia+enpresa arloko lankidetza areagotuko dute https://t.co/N8HWbLLcGK https://t.co/JnyGlAMqtM

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Manu Ayerdi lehendakariordea