Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Maliko erasoak gaitzetsi ditu kontzentrazio isil batean

2015.eko azaroak 23

Gobernuak arbuioa agertu du Gasteizen gertatutako sabotajeen aurrean, esanez «hertsatzeko, indarkeriaz jarduteko eta presionatzeko» nahia islatzen dutela

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da Maliko erasoaren aurkako arbuioa adierazteko kontzentrazio isilaren buru. Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzaren aurrean egin dute elkarretaratzea, eta bertara gehitu dira Eusko Jaurlaritzako sailburuak, Araba eta Bizkaiko ahaldun nagusiak –Ramiro González eta Unai Rementeria, hurrenez hurren–, Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Ekonomiaren Garapeneko sailburu Manuel Ayerdi eta Gobernuko goi-kargu eta langile publiko ugariak. Maliko gizartearekiko elkartasuna agertu nahi izan dute horiek guztiek.

Behin kontzentrazioa amaiturik, Eusko Jaurlaritzaren eledun Josu Erkorekak «erakundeen indarraren» aldeko eta indarkeria- eta terrorismo-fenomenoen aurka «moralki, politikoki eta demokratikoki berrarmatzearen» aldeko deia plazaratu du, «edonon gertatzen direla ere halako ekintzak». 

SABOTAJEA GASTEIZEN

Era berean, gaur Gasteizen kutxazain automatiko, saltoki eta erakundeen aurka egindako sabotaje-ekintzen inguruan adierazi da Eusko Jaurlaritza. Halako jarduketen aurrean Eusko Jaurlaritzaren gaitzespena eta arbuioa agertu du nahi izan du Erkorekak: «intolerantziako, indarkeriako, hertsatzeko eta presionatzeko» jarduerak dira, eta ez dute lekurik gizartean. Eledunak gogorarazi du bide demokratiko eta baketsuetatik adierazi behar direla halako protestak. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FernandezJonan
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Maliko erasoak gaitzetsi ditu kontzentrazio isil batean https://t.co/8lHLGMIHgY

  • @FernandezJonan
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco condena los atentados de Malí en una concentración silenciosa https://t.co/7UTcQPh8QT

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    [TERRORISMO YIHADISTA] El Gobierno Vasco condena los atentados de Malí en una concentración silenciosa ➡ https://t.co/eUsda7Pljn

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)