Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak Bamakoko Radisson Blu Hotelaren aurkako atentatua gaitzetsi eta biktimenganako eta Maliko herri osoarekiko elkartasuna adierazten du

2015.eko azaroak 21
  • Eusko Jaurlaritzak datorren astelehenean, eguerdiko 12:00etan, Lakuako gobernu-egoitzaren aurrean bost minutuko elkarretaratze isil baterako deitu du eta gainerako erakundeei ere elkarretaratzea egiteko eskatu die, hala uste badute.
  • Biktima guztiekin, bai Afrikakoekin bai Europakoekin zein mehatxu globala pairatzen duten edozein kontinentekoeikin, elkartasun berdina izateko konpromisoak esanahi gizatiar, etiko eta politiko estrategikoa daukala deritzo.

Aste bateko epean, terrorismo jihadistaren ankerkeriaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak berriz ere errefusatze eta gaitzespen erabatekoa adierazten du. Oraingoan, Bamakoko Radisson Blu hoteleko bahiketaren ondorengo hilketen egileei zuzentzen die gaitzespena.

Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzaren eta euskal gizarte osoaren izenean, lehenik eta behin, elkartasun osoa eta hurbiltasuna adierazi nahi dizkie atentatu honetako biktimei eta beraien familiei.  Maliko Gobernuarentzat eta indarkeriaren eta gerraren ondorio lazgarrienak pairatzen urte asko daramatzan Maliko herri osoarentzat ere bada babes-mezu hori. Lehendakariak Maliko agintariei helarazi die jada mezu hau; atentatuak gaitzetsi, biktimekiko elkartasuna adierazi eta terrorerik eta ankerkeriarik gabeko nazioarteko askatasun-, segurtasun- eta bizikidetza-esparru bat eraikitzea babesteko mezua, hain zuzen ere.

Eusko Jaurlaritzak segurtasun arloko dispositibo eta neurri guztiak martxan ditu, bai arruntak bai joan den larunbatean iragarri zituen osagarriak. Joan den astean, Parisko atentatuei erantzunez, egin zuen bezala, datorren astelehenean, eguerdiko 12:00etan, bost minutuko elkarretaratzera deitu du.

Indar instituzionalaren eta berrarmatze moral, politiko eta demokratikoaren adierazle argi bat da Maliko, Afrikako eta mundu osoko herritarren aurrean, planetako edozein txokotan gertatzen diren ankerkerien aurkako sentsibilitate unibertsala ekintzen bidez erakustea.

Sentsibilitate unibertsala eta biktima guztiekin elkartasun berdina izateko konpromisoa erakustea, biktimak Europaren bihotzekoak izan nahiz Afrikako bihotzekoak izan. Eusko Jaurlaritzaren ustez, erantzun horrek funtsezko esanahi gizatiarra eta koherentzia etikokoa dauka, baina baita nazioarteko harremanetan balio politiko estrategikoa ere.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzaren iritziz, munduko edozein lekutan hildakoak eragiten dituen atentatu bat gertatzen den bakoitzean, indarkeria eta terrorismoaren mehatxua gizakien aurka erabiltzen dituen erakunde edo kolektibo batek egina, antzeko erantzun instituzional, politiko eta soziala eman behar da.

Edozein kasutan, deialdi honen bitartez joan den astean Parisen gertatutakoaren harira, Europa mailan behintzat, erantzun bakarra eta baterakoa ematearen eskaera luzatu nahi da

24 iruzkin
  • @basterra_maider
    2015.eko azaroak 22
  • @Aiseta_B
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @ASOCIA_BENKADI: El Gobierno Vasco manifiesta su condena ante el atentado del Hotel Radisson Blu de Bamako https://t.co/an8SZVwtK9

  • @ASOCIA_BENKADI
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco manifiesta su condena ante el atentado del Hotel Radisson Blu de Bamako https://t.co/an8SZVwtK9

  • @avascochilena
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Convocamos una concentración silenciosa de 5 minutos en Lakua el lunes, 23 de noviembre, a las 12:00 h ➡ https://t.co/yrOTTf6od

  • @avascochilena
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Queremos expresar nuestra solidaridad con las víctimas y con todo el pueblo de Malí ➡ https://t.co/KkULVjGagC [2]

  • @BabsonM
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Queremos expresar nuestra solidaridad con las víctimas y con todo el pueblo de Malí ➡ https://t.co/2U5s3Y7sjV [2]

  • @BabsonM
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Queremos expresar nuestra solidaridad con las víctimas y con todo el pueblo de Malí ➡ https://t.co/KkULVjGagC [2]

  • @OrrantiaTar
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco manifiesta su condena ante el atentado del Hotel Radisson Blu de... https://t.co/9zCxhAzn2y

  • @balonsoolano
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: @FernandezJonan: Maliko erasoaren aurrean Eusko Jaurlaritzaren erantzuna https://t.co/UVpbrVKAkE

  • @IzaskunBilbaoB
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: Bamakok ere bost minutu merezi du https://t.co/UVpbrVKAkE

  • @IzaskunBilbaoB
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: @FernandezJonan: Maliko erasoaren aurrean Eusko Jaurlaritzaren erantzuna https://t.co/UVpbrVKAkE

  • @ibonebengoetxea
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Queremos expresar nuestra solidaridad con las víctimas y con todo el pueblo de Malí ➡ https://t.co/2U5s3Y7sjV [2]

  • @ibonebengoetxea
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Convocamos una concentración silenciosa de 5 minutos en Lakua el lunes, 23 de noviembre, a las 12:00 h ➡ https://t.co/eDcxcTG

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    Convocamos una concentración silenciosa de 5 minutos en Lakua el lunes, 23 de noviembre, a las 12:00 h ➡ https://t.co/eDcxcTGUd4 [3]

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    Queremos expresar nuestra solidaridad con las víctimas y con todo el pueblo de Malí ➡ https://t.co/2U5s3Y7sjV [2]

  • @fsanmartin2014
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: Bamakok ere bost minutu merezi du https://t.co/UVpbrVKAkE

  • @fsanmartin2014
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: Bamako también merece cinco minutos https://t.co/PhKuqrjsAe

  • @fsanmartin2014
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: Respuesta del Gobierno Vasco ante el asalto de Mali https://t.co/PhKuqrjsAe

  • @itxasoatutxa
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: Bamako también merece cinco minutos https://t.co/PhKuqrjsAe

  • @FernandezJonan
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    Bamako también merece cinco minutos https://t.co/PhKuqrjsAe

  • @FernandezJonan
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    Bamakok ere bost minutu merezi du https://t.co/UVpbrVKAkE

  • @FernandezJonan
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    @FernandezJonan: Maliko erasoaren aurrean Eusko Jaurlaritzaren erantzuna https://t.co/UVpbrVKAkE

  • @FernandezJonan
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    Respuesta del Gobierno Vasco ante el asalto de Mali https://t.co/PhKuqrjsAe

  • @EajPnvBalmaseda
    2015.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco manifiesta su condena ante el atentado del Hotel Radisson Blu de Bamako, y expresa su... https://t.co/Ue7xiXzoBz

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan