Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Mercosur-en duen Ordezkariak benetako Euskadi eta genero berdintasunari buruzko hitzaldia eman zuen Concordian

2010.eko abuztuak 11

Eusko Jaurlaritzak Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaien duen Ordezkariak Entre Rios probintziako Concordia hiriko euskal gizataldeei benetako Euskadiren eta genero berdintasunari buruzko hitzaldia eskaini zien. Hiri horretara egindako bisitan, Elvira Cortajarena ordezkariak, Arrecifes, Santa Fe, Parana eta Concepcion del Uruguayko euskal etxe argentinarrak bisitatu zituen, eta Uruguaiko Salto herriko euskal etxea.   

Bisitaldian, Ordezkariak, Arrecifesko Daniel Bolinaga eta Saltoko German Coutinho, alkateekin biltzeko aukera izan zuen. Biek Euskadik industrigune eta parke teknologikoen kudeaketa esperientzia ezagutzeko jakin-mina azaldu zuten. Zeharkatutako herri ezberdinetan tokiko hedabideekin harremanak izateko tartea ere izan zen. Esaterako, Paranan, Nazio Unibertsitate Teknologikoak sustatzen duen Presencia Vasca irratsaioan parte hartu zuen Ordezkariak, eta Uno eta El Diario egunkariek elkarrizketatua izan zen.     

Ordezkaritzak urteko plangintzan adierazi bezala, Mercosur-en kokatutako euskal etxe guztiak ezagutzeko xedearekin hurrengo euskal gizataldeak bisitatu zituen Cortajarenak: Arrecifesko Denak Bat, Santa Feko Gure Etxea, Paranako Ibai Gure eta Urrundik, Concordiako euskal gizataldea, Concepcion de Uruguayko Ibai Txori, eta azkenik Saltoko Euskaldunen taldea. 

Bidai honetan Ordezkariak ezagutu dituen euskal etxeak euren artean desberdinak eduki arren; batzuk urte asko dituzte eta beste batzuk ordea sortu berriak dira, eta batzuk handiak diren arren badira berriz txikiak direnak. Cortajarenak, guztiak lanean segitzen dutela benetako Euskadiren irudia eta potentzialtasuna zabaltzen eta tradizioak mantentzen azpimarratu zuen. Gizatalde hauen kezkak, erronkak eta egitasmoak ezagutzeko egiten dira bisitak. Modu horretara Patxi Lopez lehendakariaren gobernuak kanpoan diren euskal hiritar eta gizataldeei babesa eta erantzun egokiena ematen die.

Iruzkin bat
  • 2010.eko abuztuak 17

    Zorionak a la delegada Cortajarena por esta nueva labor. Me ha parecido especialmente interesante que las delegaciones hagan esfuerzos por difundir la imagen de la Euskadi real mediante conferencias. Ojalá la delegada para Chile y Perú tome nota y realice también conferencias en su ámbito.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria