Berriak Osasuna
Eu

«Gaur Donostian abiarazitako 2014-2015eko Lan-Eskaintza Publikoa Osakidetzak eta Osasun Sailak Enplegu Publikoarekiko eta Euskal Gizartearekiko hartutako konpromiso sendoaren beste adibide bat da»

2015.eko azaroak 21

Donostian gaur eta bihar egingo dira azterketak; gainerakoak, berriz, Barakaldoko BECen, abenduaren 12 eta 13an 

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendari José María Armentiak gaur goizean baieztatu duenez, «Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak enplegu publikoarekiko eta euskal gizartearekiko duten konpromiso sendoaren beste adibide bat da» 2014-2015eko EPEa.

Hain zuzen, Euskadiko Osasun Zerbitzurako lan-eskaintza publiko horrexetarako lehen azterketak hasi berritan egin ditu Armentiak adierazpenok. Izan ere, gaur eta bihar dira probak, Donostiako Eskola Politeknikoan. Gainerako azterketak abenduaren 12 eta 13an egingo dira, Barakaldoko BECen.

Guztira 53.930 pertsona lehiatuko dira Osakidetzan, bederatzi lan-kategoriatako batean, plaza lortzeko. Lehenengo azterketak lehen mailako arreta taldeko familiako-medikuaren eta emaginaren espezializazioei dagozkie, eta gaur goizeko 10:00etan hasi dira; 15:00etatik aurrera, berriz, laborategiko teknikari espezialista plaza lortzekoak egingo dira. Biharko igandean, 10:00etatik aurrera, lehen mailako arreta taldeko pediatriako edo fisioterapiako fakultatibo espezialista plaza lortu nahi dutenen txanda izango da.

Barakaldoko BECek, bestalde, zaintzaile eta administrari laguntzaile izateko oposizioak hartuko ditu, larunbatean, abenduak 12; baita erizain edo erizain laguntzaile izatekoak ere, igandean, abenduak 13.

Probak gauzatu ahal izateko, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak eta Osasun Sailak 600 pertsona inguru mobilizatu dituzte, halako muntako deialdi baten alderdi desberdinez ardura daitezen.

Enplegu-eskaintza honetan, legediak aldi honetarako onartutako plaza kopuru maximoa eskainiko da; alegia, 1.014 lanpostu guztira. Ekarri diren berritasunen artean, nabarmentzekoak dira hautaketa-prozesuaren gardentasuna bermatzeko neurriak; destino-aukera duten hautagaien behin betiko zerrenda argitaratu aurretik hautagaiek behin-behineko puntuazioa berrikusteko aukera izatea bermatzeko neurria; eta azterketen formatua (oinarri berezietan argitaratutako gaiei buruzkoa galderaz egongo da osatuta, erantzun alternatiboak izango dituzte eta erantzun okerrak ez dira penalizatuko).

                              

 

 

 

                                                          Donostian, 2015eko azaroaren 21ean

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)