Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Marko Boronat: «Webguneak aukera bikaina dira mugikortasunari eta turismoari laguntzeko, baina diseinatzen jakin beharra dago»

2015.eko azaroak 20
  • Mugikortasunaren Euskadiko II. Foroa
  • Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren zuzendariak proposatu du bisitariei hizkuntza gehiagotan eskaintzea informazioa
  • Garraio-operadoreak, administrazioak eta turismoko zein kulturako arduradunak elkartu dira Gasteizko Europa jauregian
  • Gasteizko eta Laudioko Udalek beren esperientziak azalduko dituzte

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 20a

Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren zuzendariak, Marko Boronatek, gaur goizean nabarmendu du webguneek sekulako balioa ematen diotela mugikortasunari eta sektore turistiko zein kulturalarekin duten harremanari. Horrekin loturik, gaineratu du ondo erabiltzen jakinez gero oso baliagarri izan daitezkeela Euskadin ere. Garraioko, kulturako eta turismo-kudeaketako ehunka profesionalen aurrean, Boronatek adierazi du gomendagarria dela hizkuntza-aniztasuna sustatzea Euskadiri buruzko informazioetan, batez ere frantsesez, ingelesez eta alemanez. Hala, Suitzaren adibide praktikoa aipatu du, gaineratuz garrantzi handia ematen dietela tankera horretako komunikazio-euskarriei.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak antolatutako Mugikortasunari buruzko Bigarren Foroan garraio-zerbitzuei buruzko informazioa eman eta zerbitzu horiek sustatzen dituzten webguneak aztertu dituzte, baita mugikortasunarekin, turismoarekin eta kulturarekin duten harremana ere. Gasteizko eta Laudioko Udalek alor horretan duten esperientzia nabarmendu dute, eta Juan Carlos Escuderok gaineratu du tranbiak ekarpen positiboa egin diola Gasteizi.

 

Marko Boronatek uste du oraindik ere urrats handiak eman beharra dagoela garraio publikoan, oraindik ere ibilgailu pribatua hartzeko ohitura handia baitago gizartean. Halaber, Basquetourreko zuzendaria, Arantza Madariaga, iritzi berekoa da.

 

Topaketan izan dira, era berean, Manuel Tejada, Bizkaiko Garraio Partzuergokoa, eta Eluska Renedo, Gipuzkoako Garraio Agintaritzako kudeatzailea. Hurrengo topaketa Donostian izango da, eta garraio elektrikoaz hitz egingo dute.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Manuel Tejada, Eluska Renedo, Juan Carlos Escudero