Berriak Osasuna
Eu

Euskadik Elikagaien Segurtasunerako Ikerketa eta Berrikuntza sustatuko ditu

2015.eko azaroak 20
  • Euskadiko nekazaritzaren eta elikaduraren sektoreko ehun eragile inguru, teknologia-zentroetako eta unibertsitateko ikertzaileak eta administrazioetako teknikariak elkartu dira Euskadiko Elikaduraren Segurtasunerako Ikerketa Planaren emaitzak zabaltzeko hirugarren dibulgazio-jardunaldian.
  • Euskadik nekazaritzako eta elikadurako balio-kate guztia markatu du aukera gisa Espezializazio Adimentsuko Estrategian, eta jakinarazi du funtsezkoa dela alor horretan ikerketa eta berrikuntza sustatzea.

Basque Culinary Centerren egin dituzte Euskadiko 2011-2016 aldirako Elikagaien Segurtasunerako Ikerketa Planaren emaitzak zabaltzeko III. jardunaldiak, ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak antolatuta. Esandako fundazioa Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikita dago.

Jardunaldia ikerketa-zentroei eta nekazaritzako zein elikagaietako kateko elkarte zein erakunde nagusiei dago zuzenduta (dela lehen ekoizleak, kontsumitzaileak, elikagaien gastronomia, industria eta banaketa), eta ehun aditu inguruk parte hartu dute. Guztiek ere 2014an eta 2015ean egindako ikerketa-proiektuen emaitzak ezagutarazi dituzte, EAEn kontsumitutako elikagaien bidez transmititu daitezkeen arriskuak gutxitzera bideratuta betiere.

Oso garrantzitsua da jakintza zientifikoaren berri ematea EAEko nekazaritzaren eta elikagaien industriari, baita kontsumitzaileei ere, kate horretako osagai eta alde inplikatu diren aldetik. Gizartean bada kultura zientifikoa, eta ikerketak eta berrikuntzak herritarren beharrizanak garatzeko konpromisoa daukate; hori guztia dela eta, garrantzitsua da ikerketak eguneroko bizitzan duen garrantzia errekonozitzea, aberastasuna, garapena eta bizi-kalitatea sortzen dituen jarduera bezala.

Jardunaldia Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak inauguratu du, Miren Dorronsorok.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hitzaldian gogorarazi du elikagaien segurtasuna lehentasun politiko horizontala de Europar Batasunean, eta, hala, ezinbestekoa dela eskumena duten euskal herri-administrazio guztiek koordinatuta jardutea alor honetan, nekazaritzako eta elikagaien katean sor litezkeen arriskuak hautemateko, kontrolatzeko eta prebenitzeko, eta, horrenbestez, kontsumitzaileen osasuna zaintzen dela ziurtatzeko. Miren Dorronsorok nabarmendu du, halaber, administrazioak ikerketa sustatu behar duela, jakintza sortzen baitu eta, hala sistema etorkizunaren aurrean prestatzen baitu, osasun publikoko erabakiak herritarren onerako hartzeko. Horrekin loturik, adierazi du Osasun Publikoko Zuzendaritzak lanean jarraituko duela, eta premisa horrek gidatuko dituela elikagaien osasunaren alorreko jarduerak eta ikerketak.

 

Elikagaien Segurtasunerako Ikerketa Euskadin

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten du lehen sektorea eta nekazaritzako zein elikagaien industria lehiakorrago, jasangarriago eta modernoago egiteko, baita elikagaien kontsumoan eta ekoizpenean segurtasuna sustatzeko ere.

2011tik hona, Elikagaien Segurtasunerako Ikerketa Plan Operatiboa betearazten da Euskadin, eta bertan ezartzen dira alor horretako ikerketako lerro estrategikoak, baita gai horrekin lotutako ikerketa-proiektuak lehenesteko eta finantzatzeko eta beharrizanak identifikatzeko mekanismoak ere(http://www.nasdap.ejgv.euskadi.net/)

2014-2016 aldian, Eusko Jaurlaritzaren Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak 1,3 milioi euroko aurrekontua bideratzen dute nekazaritzako eta elikagaien euskal katean sar litezkeen arriskuak kontrolatzen eta prebenitzen lagunduko duten proiektuetarako, posible baita horiek gizakien zein animalien osasunean arazoak sortzea.

Hori guztia Elikagaien Segurtasunerako Ikerketaren Koordinazio Mahaiaren ahaleginari esker; izan ere, lan handia egin dute ahaleginak bateratzen, sinergiak partekatzen eta jakintza zein aurrerapen zientifikoak optimizatzen, guztia ere Euskadiko elikagaien segurtasuna hobetzeko. Mahai horretako kide dira lehen aipatutako Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzak eta alor honetako ikerketa eta berrikuntza jorratzen duten lau erakunde nagusiak (AZTI-Tecnalia, NEIKER-Tecnalia,  Euskal Herriko Unibertsitatea y LEARTIKER) eta ELIKA, Eusko Jaurlaritzaren babes-erreminta oinarrizko gisa, Euskadiko elikagaien katean segurtasuna handitzen lan egiten baitu.

                                                                                                                                                                                                                                                                             Donostia, 2015eko azaroak 20.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2015.eko azaroak 20
  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    [@ELIKA_FUNDAZIOA] Euskadi apuesta por la Investigación e Innovación en Seguridad Alimentaria ➡ https://t.co/VbDiyMkxEc

  • @mendibe_mar
    2015.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Euskadi apuesta por la Investigación e Innovación en Seguridad Alimentaria https://t.co/pkAqC8AX8E

  • @jdarpon
    2015.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Euskadik Elikagaien Segurtasunerako Ikerketa eta Berrikuntza sustatuko ditu https://t.co/K6oGVB6JD3

  • @jdarpon
    2015.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Euskadi apuesta por la Investigación e Innovación en Seguridad Alimentaria https://t.co/pkAqC8AX8E

  • @HUAospitalea
    2015.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    Euskadik Elikagaien Segurtasunerako Ikerketa eta Berrikuntza sustatuko ditu https://t.co/K6oGVB6JD3

  • @HUAospitalea
    2015.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    Euskadi apuesta por la Investigación e Innovación en Seguridad Alimentaria https://t.co/pkAqC8AX8E

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)