Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

www.tveuskadi.net euskal turismoaren Internet bidezko telebista berriak zuzenean emango du Donostiako Aste Nagusiaren kanoikada

2010.eko abuztuak 11

 

www.tveuskadi.net euskal turismoaren Internet bidezko kanal berriak 15.000 bisitaldi eduki ditu dagoeneko, eta bisitariek 140.000 orri ikusi dituzte, gutxi gorabehera.

 

Abuztuaren 4an, Eusko Jaurlaritzak, Andre Maria Zuriaren txupinazoarekin batera, Internet bidezko telebista-kanal berri bat aurkeztu zuen interesatutako turista guztientzat. Dagoeneko 15.000 bisitaldi eduki ditu kanal berriak, eta bisitariek 140.000 orri ikusi dituzte, gutxi gorabehera. Telebista berri horrek zuzenean ematen ditu Euskadiko gertaerarik garrantzitsuenak, eta, esaterako, abuztuaren 14an, larunbata, Alderdi Ederretik, Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dion kanoikada emango du zuzenean, arratsaldeko 19:00etan.

Arrazoi hori dela-eta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Turismoko zuzendari Isabel Muela andreak eta Donostiako alkate Odon Elorza jaunak batera aurkeztuko dituzte gaur bi gertaera horiek, hiriko udaletxean. Kanoikada 'on line' emango da, baina, jaiek iraungo duten zortzi egunetan, Kontxako hiria aukeratu duten turistek aukera izango dute udalak antolatutako beste hainbat ekitaldirekin ere gozatzeko.

Euskadiko hiriburuetako jaiak oso gertaera garrantzitsuak dira, eta horregatik Eusko Jaurlaritzaren Turismo Zuzendaritzak batera sustatu nahi izan ditu hiru hiriburuetako alkateekin, jaiek Euskadiko turismoarentzat duten garrantzia aintzat hartuta.

www.tveuskadi.net telebista-kateak badu nabarmentzeko moduko beste ezaugarri bat, hots, parte-hartzailea dela guztiz. Telebista bera, baita telebistaren edukiak ere, sare sozialetan parteka daitezke, hala nola Facebooken eta Twitterren, besteak beste. Aukera horri esker, edozein erabiltzaile izan daiteke Euskadiko erakargarri turistikoen enbaxadore aktibo. Hala, Donostiara hurbilduko diren herritar guztiek parte hartuko dute Gipuzkoako hiriburuko jaietan, baina beste hainbat turistak ere, nahiz eta zenbait gertaera garrantzitsuetara bertaratzeko aukerarik ez izan, jaiekin bat egiteko aukera izango dute www.tveuskadi.net telebista-kate berriaren bitartez, eta horrela jaiak beste hainbatekin partekatuko dituzte.

Kanalak askotariko edukiak eskaintzen ditu. Turistak, kanalarekin bat egitean, eskura dituen produktu guztien berri izango du, ikus-entzunezkoen bitartez: gastronomia, enologia, ibilbideak, bileren turismoa eta hiri-ihesaldiak, besteak beste. Horretaz guztiaz gain, programazioko azpikanalen orri bat ere izango du, askotariko edukiekin: eguraldia, kultura-agenda, eta interes turistikoa duten hainbat jarduerari buruzko erreportajeak. Bideo laburrak ere ikusgai izango dira, betiere euskal turismoarekin loturik, interesa duen edonorentzat.

Ekimen horren bitartez, Euskadiren irudi berri bat aurkeztu nahi da Euskaditik kanpo, hain zuzen ere "Euskadi, goza ezazu" marka turistikoa, eta, ildo horretatik, turismoarentzat garrantzi handia duten beste zenbait une ere erakutsi nahi dira, hala nola Donostiako Aste Nagusia.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)