Berriak

Nazio Batuekin hitzarmena sinatuko du Eusko Jaurlaritzak, Guatemalako memoria historikoa eta politikoa berreskuratzeko

2015-11-20

Eusko Jaurlaritzak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bitartez, hitzarmena sinatuko du, orobat, Nazio batuen NBGP Garapenerako Programarekin Guatemalako estatuari eta gizarteari laguntzeko herrialde horretako memoria historiko eta politikoa berreskuratzen, 1960tik 1996ra arte bitartean izandako gatazka armatuan gertatutako giza eskubideen urraketak argituz (aipatutako aldian 200.000 lagun baino gehiago hil edo desagerrarazi zituzten).

Gobernuak onartu duen hitzarmenak 200.000 euroko aurrekontua izango du. Zenbateko horrekin NBGP - Guatemalak kudeatzen dituen Trantsizio Justiziari Laguntzeko programa finantzatuko dute; Guatemalako estatuari eta gizarteari laguntzea du helburutzat aipatutako programak, gatazka armatuaren ondoriozko biktimen egia, justizia eta ordainerako eskubideak sustatu eta bermatzearren.

Horrez gain, justizia-sistema indartzea eta zigorgabetasuna desagerraraztea ere badu xedetzat programak, bai eta urraketa horiek berriro ez gertatzeko neurriak bultzatzea ere. Horretarako, giza eskubideak erabiltzeko, gatazkak prebenitzeko eta gizartea adiskidetzeko estatuaren eta gizartearen gaitasunak garatuko dituzte.

Iruzkin bat
  • @Gob_eus
    2015-11-20

    Comentario de Twitter:
    [GIZA ESKUBIDEAK] Nazio Batuekin hitzarmena, Guatemalako #memoria historikoa eta politikoa berreskuratzeko ➡ https://t.co/040Rdrm3cP

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)