Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak 2050 klima aldaketarako duen estrategia defendatuko du Bruselan

2015.eko azaroak 19

Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia Europar Batasuneko hiriburura joango da klima aldaketari buruz Parisen izango den goi-bilera prestatzeko biltzar baten parte hartzera.

Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak EBko Eskualdeen Komiteak eta Ekonomia eta Gizarte Komiteak antolatutako biltzar baten hartuko du parte gaur, 2050 Klima Aldaketari buruzko Euskal Estrategiaren ibilbide‑orria aurkezteko, Eusko Jaurlaritzaren izenean. Biltzarren helburua da eskualdeak, hiriak eta gizarte zibila prestatzea  Klima Aldaketari buruz Nazio Batuek Parisen antolatu duten goi-bilerarako (COP 21). 

Klima aldaketan zerikusia duten Europako hainbat erakundek, eskualdek, hirik eta bestelako eragilek hartuko dute parte biltzar horretan, bi komite horiek onartutako estrategiaren bitartez, komite horietako kideek eta bestelako eragileek konpromiso handiagoak har ditzaten klimaren aurkako borrokan.  Beraz, COP 21 prestatzeko fase bat da, COP 21 goi-bilera horretan munduko buruzagiek erantzukizun handiagoak hartuko dituztela uste da eta. 

Euskadik 2050 Klima Aldaketari buruzko Euskal Estrategia aurkeztuko du 

Klima aldaketa mundu osoaren erronka bat da –partekatua, beraz– eta, Euskadik bere gain hartu du bere erantzukizun kuota, konpromiso sakon eta eraginkor batekin: 2002an onartu zen 2002-2020 Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia, berotegi efektuko gasak isurtzea mugatzeko eta hobi gaitasuna gehitzeko. Oraingo 2050 Estrategiak asmo handiagoak ditu eta hasieran xedatzen du 2030rako berotegi efektuko gasen isurketa %40 murriztea 2005. urtearekin alderatuta, urte hori da eta erreferentzia urtea. Eta gero, 2050rako, %80 arte murriztea isurketak. 

Klima Aldaketaren estrategia berri horrek, halaber, euskal gizartearen eskari bati erantzuten dio; izan ere, euskal gizartearen %72k uste du ingurumena zaintzea eta kutsaduraren aurka egitea berehalakoak eta premiazkoak direla. 

Lankidetza aldeaniztun gehiago ingurumenaren esparruan 

Eusko Jaurlaritzaren iritzian, klimari buruzko politikak ahalegina eskatzen du erabaki maila guztietan. Nazioartean, mundu osoan baterako ahalegina bermatzeko. Baina, estatu, eskualde eta toki mailan ere bai, horiei baitagokie ‑maila anitzeko gobernantza baliatuz eta dituzten eskumenen arabera‑ behar diren jarduerak diseinatu eta horiek abiaraztea. Horretarako, Marian Elorzak azalduko du Euskadik Europako zein nazioarteko hainbat saretan hartzen duela parte alor horretan lankidetzan aritzeko, hala nola The Climate Group-en, nrg4SD-en edo Encore-n. 

Euskadin egingo da Hiri eta Herri jasangarrien VIII. Europar Biltzarra 2016ko apirilaren 27tik 29ra bitartean, hiri garapen jasangarriarekin zerikusia duten estrategiak partekatzeko Pariseko goi-bilera izan ondoren.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @cifp_eem_lhii
    2015.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [COP 21] El Gobierno Vasco defiende en Bruselas su estrategia de #cambioclimático a 2050 ➡ https://t.co/g0ceYUsRNo

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    [COP 21] El Gobierno Vasco defiende en Bruselas su estrategia de #cambioclimático a 2050 ➡ https://t.co/CV9tu1q0i9

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)